Harremanetarako | Nor gara

Diru-laguntzak

Euskara ikasteko

Zuia: euskara ikasteko dirulaguntzak

Zuia: euskara ikasteko dirulaguntzak

Xedea:

Zuiako Udalak bertan erroldatutako jendeari 2009an eman beharreko dirulaguntzak arautzea du helburu deialdi honek; dirulaguntza horiek jarraian adierazten den edozein ikasketa egiteko dira.

  • euskaltegietan edo HABEk homologatuetako zentroetan egindako ikastaroak (2008.10.01 – 2009.09.30 aldia).
  • barnetegi homologatuetako ikastaroak, 2009an.

Onuradunak:

Hamasei urte baino gehiago izan, ikastaroa hasteko egunean Zuiako udalerrian erroldatuta, gutxienez, urtebete eraman eta ikastaroa bukatzen den eguna arte (hura barne) erroldatuta jarraitzen dutenek parte hartu ahal izango dute dirulaguntza deialdi honetan.

Erakundea: Zuiako Udala

Oinarriak:

Aurkezteko epea:

Ikastaroa bukatzen denetik aurrera hilabete bat.

ALHAOren data: 2009ko apirilaren 1a, asteazkena. 39 zenbakia

http://www.alava.net/botha/Boletines/2009/039/2009_039_02281.pdf

Oharra:

Onuradunek hauexek egin beharko dituzte:

  • - Diruz lagundutako ikastaroan % 90eko asistentzia izan dutela frogatu, eta egin diren mailak gainditu direla, edo, bestela, egindako ikastaroetan aprobetxamendu nahikoa izan dutela erakutsi.
  • - Helburu bererako beste laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso badute, horren berri eman udalari.
  • - Zuiako Udalarekin egunean egon zerga betebeharretan.

Dokumentuak

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A