Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko dirulaguntzak emateko udal programaren deialdia

Xedea:
Honako jarduera hauek diruz lagundu daitezke:
- Merkataritza establezimenduen kanpo errotulua aldatu eta bertan euskara sartzeko.
- Web orriak itzultzeko eta egokitzeko, euskaraz eta gaztelaniaz egon daitezen.
- Establezimenduaren hizkuntza egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin edo zertifikazioarekin lotutako gastuak, esklusiboki horretan ari diren entitateek eginda denean.
Erakundea: Gasteizko Udala
Oinarriak:
Ezaugarri hauek dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek eskuratu ahal izango dituzte oinarri hauetan arautzen diren laguntzak: bizilekua Gasteizko udalerrian izan eta merkataritza jardueraren batean aritzea, establezimenduaren errotulu nagusia 2009ko azaroaren 1etik 2010eko martxoaren 30era bitarteko epean aldatu izana eta jarduera enpresa txikitzat jotakoa izatea.
Errotuluen testuek zuzenak izan beharko dute, ortografia akatsik gabeak. Bestela ez da diru-laguntzarik emango. Testuari buruzko zalantzarik izanez gero, interesdunek Euskara Zerbitzuan kontsulta dezakete.
Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte: 1. 50 langile baino gehiago ez izatea. 2. Urteko negozio-bolumenak edo balantze orokorrak 10 milioi euro ez gainditzea. 3. Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten enpresek ehuneko 25eko edo hortik gorako partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa ez izatea bertan. 4. Ekonomi Jardueren Zergaren epigrafe hauetan sartuta dagoen merkataritza-jardueraren bat gauzatzea: 64: janari, edari eta tabako salerosketa, txikizka, establezimendu iraunkorretan. 65: janariez bestelako produktuen salerosketa, txikizka, establezimendu iraunkorretan. 662.2: era guztietako salgaien salerosketa, txikizka. 676: elikadura zerbitzua txokolategi, izozki-denda eta hortxatadendetan. 615.6: arte-galeriak. 5. Ekonomi jarduera Gasteizko udalerrian eta kalearen altueran kokatutako lokal batean garatzea. 6. Administrazio publikoen aurreko zerga-betebeharrak egunean edukitzea, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere. Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharren egoera ofizioz begiratuko da. 7. Nolanahi ere, baztertuta geratzen dira sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta elkarte edo lanbide jarduerak burutzen dituztenak ere (elkarteak, lanbide elkargoak...). 8. Ezingo dira onuradun izan beren baitan 8. Ezingo dira onuradun izan beren baitan gizon eta emakumeen presentzia eta parte-hartzea berdintasun egoeran gauzatzea galarazten duten erakundeak, salbu eta, sexu bakarreko kideek osatutako elkarteak izanik, helburu nagusia gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea edo emakumezkoen nahiz gizonezkoen berariazko interes eta beharrak sustatzea dutenak, Diru-laguntzei buruzko Udal Ordenantzaren 11.c) artikuluak xedatutakoaren ildotik. 9. Onuraduna ezingo da egon Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera horrelakorik jasotzea galarazten duen egoeraren batean.
Aurkezteko epea: 2011ko urtarrilak 26tik - 2011ko maiatzak 01ra
Oharra:
Errotulu berriaren kostuaren ehuneko 50era arteko diru-laguntza emango du Udalak, eskabide bakoitzeko gehienez 300 euro. Dirulaguntzen zenbatekoak aurrekontu-partidan dagoen kreditua gainditzen badu, dagokien hainbanaketa aplikatuko zaie.