Diru-laguntzak
Euskara ikasteko
Laudio: Euskara ikasteko diru-laguntzak

Xedea:
Oinarri hauen helburua, Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez euskara ikasteko norgehiagokako eregimenean ematen dituen diru-laguntzak arautzea da. Beka hauek euskara ikasteko egon litezkeen oztopo ekonomikoak saihesteko ematen dira, euskara delako, legez, Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza eta Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren eskubidekoa.
Onuradunak:
Onuradunak Laudion erroldatuta dauden pertsona fisiko guztiak izan daitezke, betiere, deialdi honetako bosgarren oinarri arautzailean azaltzen diren betekizun guzti-guztiak betetzen baldin baditu. Diru-laguntzetarako azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. atalean ezintasunerako zehazten diren egoeraren batean dagoenak ezin izango du deialdi honen bitartez onurarik hartu.
Erakundea: Laudioko Udala
Oinarriak:
ALHAOaren data 2010eko apirilaren 12a, astelehena, 39 zenbakia
http://web.alava.net/botha/Boletines/2010/039/2010_039_02386.pdf
http://web.alava.net/botha/Boletines/2010/043/2010_043_02551.pdf
Aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epeak deialdi hau ALHAOn argitaratu eta ondoko egunean hasiko dira eta ondoko egunetan amaituko da, ikastaroaren motaren arabera:
- 2010eko uztailaren 16 egunean, 2009-09-30 eta 2010-06-30 tartean egindako ikasketetako.
- 2010eko uztailaren 16 egunean, 2010eko urtarriletik ekainera bitarteko aitita-amamentzako ikastarokoetarako.
- 2010eko urriaren 16 egunean, 2010eko uztail, abuztu eta iraileko udako ikastaroetarako.
Aurkezteko epea: 2010ko apirilak 13tik - 2010ko urriak 15ra
Oharra:
Deialdi honen bitartez emango diren laguntzen onuraduna izateko honako betekizun hauek bete behar dira, halabeharrez:
- a) Euskara ikasteko ikastaro bat egina izatea, deialdi honetako lehenengo oinarrian aipatutako epeen barruan eta euskaltegi homologatu batean. Arestian aipatutako ikastaro horietako bat emandako egutegitarteetan bere osotasunean sartuko ez balitz, laguntza ematerakoan epe horren barruan dagoen egutegiko egun kopurua hartuko da kontuan eta horren arabera kalkulatuko da laguntza. Edozein modutan ere, epe horretatik kanpo geratzen diren ikastaro-egunak geroko beste laguntza deialdi batera aurkeztu ahal izango dira.
- b) Laudio herrian erroldatuta egotea, gutxienez, ikastaroa hasten den eguna baino hiru hilabete lehenagotik eta epe hau etenik gabekoa izanda.
- c) Gutxienez ikastaroko eskola-orduen ehuneko 85eko asistentzia izatea. Datu hau egiaztatzeko onartuko den agiri bakarra euskaltegi-zuzendariak egindakoa izango da.
- d) Laudio Udalak edo egiaztatzeko edo finantza kontrolerako eskumena duen edozein erakundek eskatzen duenean, egiaztatze jarduerak betetzeko prestutasuna izatea. Eskumena duten organoak nazionalak edo Europako Erkidegokoak izan daitezke eta aurrez aipatutako jarduerak egin ahal izateko behar den informazioa eman beharko zaie.
- e) Bekak onartuko dituen erabaki proposamena egin baino lehen, egiaztatzea Gizarte Segurantzarekin eta Foru Aldundiarekin egunean dagoela ordainketetan.
- f) Egiaztatzea beka eskatzailea egunean dagoela Laudio Udalarekiko zerga-ordainketetan.
- g) Udalari jakinaraztea euskara ikastaroa egiteko lortu edo eskatu dituen beste diru-laguntzak. Edozein kasutan ere, jasotako dirulaguntza kopuruen batuketak ezingo du inondik inora ikastaroaren gastu lagungarria gainditu.
- h) Jasotako diru-laguntzen erabilera egiaztatuko duten agiri guztiak gordetzea, baita elektronikoak ere, egiaztatze eta kontrol jardueretarako erabil daitezkeelako.
Dokumentuak