HABE: Ikasleentzako dirulaguntzak 2010

Xedea:
Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko, 4 baldintza hauek bete behar dira:
* 2009ko martxoaren 20tik 2010eko abuztuaren 31 bitartean euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean ikasle izatea.
* HABEren euskara maila edo baliokide bat egiaztatu izana:
- HABEren deialdiei dagokienez, 2009ko bigarren deialdian edo 2010eko lehen deialdian HABEren maila bat egiaztatu dutenek.
- 2009ko Baliokidetza-Dekretuaren bitartez HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak (IVAP eta Osakidetzako hizkuntz eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…) egiaztatutakoen kasuan, 2009ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.
* Beti ere, ikasleak egiaztatu duen mailari dagozkion ikasketak euskaltegi/zentroan burutu baditu azken hiru ikasturteetan.
* Ikasleak berak kostu bat ordaindu izana euskaltegiari ikasketa horiengatik.
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Oinarriak:
www.habe.euskadi.net web orriaren bitartez datu-orria osatzeko epea 2010eko irailaren 7tik urriaren 6ra bitartekoa izango da, biak barne.
Eskaera-orriak HABEn entregatzeko azken eguna 2010ko urriaren 7a izango da.
Aurkezteko epea: 2010ko irailak 07tik - 2010ko urriak 06ra
Oharra:
Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean ikasle izanda HABEren euskara-maila edo baliokide bat egiaztatuta ere, jarraian aipatzen diren kasuetan ez dute HABEren dirulaguntza hauek jasotzeko eskubide izango:
* Azken hiru ikasturteetan (2007-08, 2008-09 eta 2009-10), euskaltegietako matrikulazioaren kudeaketarako aplikazioaren arabera, euskaltegi edo autoikaskuntza zentroan ikasitako mailak baino beheragokoa egiaztatzen dutenek.
* Herri Administrazioak finantzatuta eskolaratu diren ikasleek.
* Lehendik egiaztatutako maila bera edo beheragoko bat egiaztatu dutenek. Kontu izan, ondorio hauetarako, edozein baliokide har daitekeela kontuan. Adibidez, IVAPeko 2. H.E.a lehendik egiaztatua duen ikasle batek aurten HABEren 1. edo 2. maila egiaztatzen badu, ez du laguntza hauetarako eskubide izango.