Euskara ikasteko eta sentsibilizazio programak garatzeko

Xedea:
Lehiaketa bidez dirulaguntzak ematea da deialdiaren helburua, euskara ikasteko eta euskararekiko sentsibilizazio programak antolatu, garatu eta egiteko, 2011ko ekitaldian, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian, urriaren 6ko Diputatuen Kontseiluaren 69/2009 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz. Foru dekretu honen bidez, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak emandako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu ziren.
Onuradunak:
Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko udalak eta kuadrillak, Gasteizko Udala eta hau atxikita dagoen kuadrilla izan ezik. Deialditik kanpo egongo dira Euskara, Kultura eta Kirol Sailak emandako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu zituen urriaren 6ko Diputatuen Kontseiluaren 69/2009 Foru Dekretuaren hirugarren klausulan zehaztutako egoeretan aurkitzen diren elkarteak.
Erakundea: AFA (Arabako Foru Aldundia)
Oinarriak:
1.- Euskara ikastea eta/edo euskararekiko sentsibilizazioa helburu duten programak diruz lagundu ahal izango dira. Euskara ikasteko eta/edo euskararekiko sentsibilizazioko 2011ko programatzat joko da, bai 2010-2011 ikasturtekoa bada, baita 2011-2012 ikasturtekoa bada ere.
2. Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- Irakasleak kontratatzeak eragindako gastuak.
Horretarako, ondoko hau bete beharko da: euskara eskolak emango dituen irakasleak EGA titulua edo baliokidea izan behar du, edo, hala badagokio, euskara eskolak emateko gaituta dagoela egiaztatzen duen HABEren agiria izan beharko du.
Irakasleen garraio gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat joko, dirulaguntzatarako edo/eta justifikaziotarako.
3.- Ez dira diruz lagunduko udalek eta kuadrillek beren langileek lan orduetan euskara ikas dezaten bultzatutako programak.
Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.3 artikuluan ezarritakoa betez, 12.000 euro baino gehiago baldin bada hornitzaile bakar baten eskaintzari egotz dakiokeen diruz laguntzeko gastuaren zenbatekoa, onuradunak eskaintza bana eskatu beharko die gutxienez hiru hornitzaileri, zerbitzua emateko konpromisoa beren gain hartu baino lehen, salbu eta, diruz laguntzeko diren gastuen ezaugarri bereziengatik, nahikoa erakunde ez badago zerbitzu edo hornikuntza hori egiten duenik edo dirulaguntza eskatu baino lehenago egin bada gastua.
Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 31.3 artikuluan eta 38/2003 Legearen Arautegia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak 68.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, azpikontratatu egin bada diruz lagundutako programa, baimena ematen da diruz lagundutako programaren zenbateko osoa azpikontratatzeko.
Aurkezteko epea: 2011ko apirilak 18tik - 2011ko maiatzak 18ra
Oharra:
Aurkezteko epea:
ALHAOn argitaratu biharamunetik hogeita hamar eguneko epea
Zenbatekoa:
100.000,00 €
Informazio gehiago
ALHAO: 2011ko apirilaren 18a, astelehena, 47 zenbakia
http://www.alava.net/botha/Boletines/2011/047/2011_047_02153.pdf