Harremanetarako | Nor gara

Diru-laguntzak

Euskararen erabilera normalizatzeko programak

Elkarteek euskara normalizatzekoa

Elkarteek euskara normalizatzekoa

Xedea:

Deialdiaren helburua lehiaketa bidez kultur elkarte eta entitateei dirulaguntzak ematea da, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian 2011rako euskara normalizatzeko programak eta jarduerak antolatu, garatzeko eta egiteko.

Onuradunak:

Publiko nahiz pribatuak diren eta irabazteko xederik ez duten kultur elkarte eta erakundeak, egoitza soziala edo ordezkaritza Araban edo Trebiñuko Konderrian badute. Federaziotan elkartuta ere egon daitezke.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu zituen urriaren 6ko Diputatuen Kontseiluaren 69/2009 Foru Dekretuaren hirugarren klausulan bazter utzitakoez gain, beste hauek ere ere kanpoan geratzen dira:

a) Kuadrillak, udalak, administrazio batzarrak, udal institutuak eta horietan sartuta edo horiei atxikita dauden talde eta elkarteak.

b) Ganberak; kooperatibak; elkargoak; sindikatuak, eta merkatari, teknikari, langile eta profesionalen, eta gurasoen elkarteak, ezta horien barne edo horiei atxikita dauden talde eta elkarteak ere.

c) Federazioak, klubak eta kirol elkarteak.

d) Elkarteak, taldeak eta antzekoak, helburuen artean kultura izaerako jarduerek lehentasunik ez badute eta burutzen dituzten jarduerak kultura izaerakoak ez badira.

Hizkuntzaren erabilera ez-sexista bermatu behar du erakunde onuradunak agiri guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea betetzeko. Lege horren babespean, argitaratzen diren irudietan pertsonak ez dira giza duintasun handiagoz edo txikiagoz agertuko euren sexuaren arabera, ez dira sexu objektu soil gisa agertuko eta ez da erabiliko estereotipo sexistarik eta genero rol eta identitateen dibertsifikazio sexuala bultzatuko da.

Erakundea: AFA (Arabako Foru Aldundia)

Oinarriak:

Lagundu daitezkeen programak:

Euskararen erabilera normalizatzea, jarduera eta prozeduren bidez, izan behar dute xede nagusi diruz lagun daitezkeen programek.

Arlo hauetan euskara normalizatzean eragiten duten programa edo jarduerak diruz lagundu ahalko dira:

a) Familia transmisioa

b) Aisialdia eta denbora librea.

c) Kultur jarduerak.

d) Lan mundua.

e) Komunikabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT).

Diruz lagundutako programarekin zuzeneko zerikusia duena joko da diruz lagun daitekeen gastutzat.

Funtzionamendu eta/edo mantentze gastuak diruz lagundu ahal izango dira, justifikatzeko beharrik izan gabe eta zeharkako gastutzat hartuta, eta gehienez ere diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 5 diruz lagunduko da, baldin eta halaxe jasotzen badu eskaerarekin batera aurkeztutako aurrekontuak.

Osorik, hau da, ehuneko ehun, diruz lagunduko dira euskararen ahozko erabilerari edo asialdiko erabilera informalari eusteko aldian behin egiten diren bilera programatuak oinarri dituzten “Mintzalaguna”, “Kuadrillategi” edo antzeko programetako koordinazio eta kudeaketa gastuak.

Dirulaguntzatarako edo/eta justifikaziotarako, gastu hauek ez dira diruz laguntzeko modukotzat joko:

a) Ondasun higigarriak eta higiezinak erosi, konpondu eta zaharberritzeko gastuak.

b) Ordezkaritza, protokolo, oturuntza eta opari gastuak; eta antzekoak.

c) Zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu (BEZaren kuota kengarria) badaitezke.

d) Inbertsio gastu diren gastuak.

Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.3 artikuluan ezarritakoa betez, 12.000 euro baino gehiago baldin bada hor nitzaile bakar baten eskaintzari egotz dakiokeen diruz laguntzeko gastuaren zenbatekoa, onuradunak eskaintza bana eskatu beharko die gutxienez hiru hornitzaileri, zerbitzua emateko konpromisoa beren gain hartu baino lehen, salbu eta, diruz laguntzeko diren gastuen ezaugarri bereziengatik, nahikoa erakunde ez badago zerbitzu edo hornikuntza hori egiten duenik edo dirulaguntza eskatu baino lehenago egin bada gastua.

ALHAO:

ALHAOren data: 2011ko apirilaren 18an, 47 zb.
http://www.alava.net/botha/Boletines/2011/047/2011_047_02152.pdf

Zenbatekoa:

149.500,00 €

Aurkezteko epea: 2011ko apirilak 18tik - 2011ko maiatzak 18ra

Oharra:

EMANDAKO DIRULAGUNTZAK ORDAINTZEA ETA JUSTIFIKATZEA.

1.- Aukera egongo da aldez aurretik edo kontura ordaintzeko, foru arauan ezarritakoaren arabera.

2.- Dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten den aurrerakina ebazpena ematen den egunetik aurrera ordainduko da.

Gainontzekoa, berriz, dena batera ordainduko da, aurreko paragrafoan aipatutako “aurrerakina” kenduta, egindako gastuak, behar bezala zerrendaturik, justifikatu ondoren. Gastu guztien ziurtagiriak 2011ko abenduaren 30a baino lehen aurkeztuko dira.

Ez bada egiaztatzen eskuratutako dirulaguntza justifikatzeko aurkeztutako gastuen ordainketa, justifikatu beharreko aurrerakin gisa ordainduko da dirulaguntza.

2012ko otsailaren 24a baino lehen aurkeztuko dira dirulaguntza justifikatzen duten gastuak ordaindu direla egiaztatzen duten agiriak.

3.- Euskara, Kultura eta Kirol Sailak emandako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu zituen urriaren 6ko Dipu tatuen Kontseiluaren 69/2009 Foru Dekretuaren hamargarren klausulan xedatutakoaren arabera egin beharko da dirulaguntzen justifikazioa.

Gainera, diruz lagundutako programaren azalpen memoria bat aurkeztu beharko da, non helburuak zenbatean bete diren azaltzeaz gain emaitzak ere baloratuko diren. Horretako, azterlanen, programen, argitalpenen, iragarpen kartelen, edo idatzizko agirien zein agiri grafikoen ale bana erantsiko da, hala badagokio, eta bat etorri beharko dira eskaerarekin batera aurkeztutako programarekin.

“Mintzalaguna”, “Kuadrillategi” edo horien antzeko beste progra - maren baten kasuan, agiri horiez gain, beste hauek ere aurkeztu beharko dira:

-Egindako lanaren memoria.

-Gastuen taula, eta elkarte edo erakunde eskatzailearen ordezkariaren idazkia, atxikitako langileak zein diren, beren dedikazioa eta kostuak egiaztatzen dituena. Halaber, langile horien nominen jatorrizko agiriak eta Gizarte Segurantzaren eta langile horiei dagozkien TC agiriak aurkeztu beharko dira, baldin eta langileak zuzenean kontratatzen badira; aldiz, fakturak aurkeztuko dira, baldin eta elkarte edo erakundeak zerbitzua ematea kontratzen badu.

PFEZari (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) buruzko araudia betetzen ez duten faktura eta ordainagiriak ez dira onartuko ordainagiri gisa.

4.- Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren edo zerga egoitzaren kokalekuko zerga administrazioaren ebazpena aurkeztu beharko dute, BEZaren kuota jasanak diruz laguntzeko moduko gastutzat jotzeko. Ebazpen horrek onartu egin behar du erakundearen izaera soziala, halaxe jasotzen baitu BEZaren Foru Arauaren 20.Hiru artikuluak, zerga ordaindu behar izatetik salbuesteko, BEZaren Foru Arauaren 14. paragrafoko 20.Bat artikuluak jasotzen duen bezala.

5.- PFEZaren gainean egindako atxikipenak gastu lagungarritzat jotzeko, aurkeztutako hiruhileko 110 ereduak, PFEZaren gaineko atxikipenak eta sarrerak, horien ordainagiriak, eta 190 eredua, atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena, aurkeztu beharko dira.

6.- Jatorrizkoak izan behar dira aurreko paragrafoetan adierazitako egiaztagiri guztiak. Hala ere, ordainagirien ordez, jatorrizko agirien kopia konpultsatuak aurkeztu ahal izango dira. Espedienteak izapidetzen dituen zerbitzuko funtzionario batek sinatu beharko ditu fotokopien konpultsak.

Dokumentuak

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A