Donemiliaga: 2009/2010 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzak

Xedea:
Helburua 2009/2010 ikasturtean euskara ikasteko gastuak ordaintzen laguntzea da, udako ikastaroak eta barnetegiak barne (joan-etorrien gastuak, mantenukoak eta ostatukoak ez), euskararen egoera normalizatzeko eta hezkuntza horren ezagutza eta erabilera handitzeko.
Erakundea: Donemiliagako Udala
Oinarriak:
Laguntza hauek eskatzeko ondokoak bete behar dira:
a) Donemiliagan egotea erroldatuta ikastaroak dirauen bitartean.
b) Izena ematean 16 urte baino gehiago edukitzea.
c) Euskara ikasteko zentroren batean egotea matrikulatuta.
d) Barnetegiren baten ikasiz gero, aurreko betekizuna betetzea. Ikasketetarako baino ez da emango dirulaguntza. Ostatua eta mantenua ikasleak ordainduko ditu.
e) Hautatutako ikastaroa, gutxienez, euskalduntze edo alfabetatze urrats baten parekoa izan behar da.
f) Gutxienez, eskola orduen ehuneko 80ra joan behar da.
Aurkezteko epea: 2010ko maiatzak 04tik - 2010ko urriak 08ra
Oharra:
Eskatzaileek agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
a) Udalak eskueran jarritako eskabide ofiziala.
b) Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
c) Matrikula ordaindu dela egiaztatzen duen agiria, banku erakunde batek emana.
d) Ikastaroaren ezaugarriak jakinarazten dituen euskaltegiaren agiria: ikasturtearen hasiera eta amaiera, asistentziari buruzko datuak, ikastaroa(k) gainditu izanaren akreditazioa..
e) Barnetegi batera joanez gero, euskaltegiaren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan mantenu, ostatu eta irakaskuntza gastuak bananbanan zehaztuko dira.
f) Langabezian egonez gero, langabetu txartelaren fotokopia eta egoera horretan egon deneko aldia egiaztatzen duen agiria.
g) Ikasketa ofizialak egiten ibiliz gero, horiek egiten egotearen egiaztagiria.
h) Beste erakunde batzuek emandako laguntzen zenbatekoa egiaztatzen duen agiria.
Euskara Araban
Euskalduntzea
Baliabideak
Esteka interesgarriak