Barrundia: euskara ikasteko bekak

Xedea:
09-10 ikasturtean euskara ikasteko bekak ematea; udako ikastaroak eta barnetegiak ere sartuta daude beka horietan (joan-etorriak ez dira sartzen, ezta mantenua eta ostatua ere barnetegietara joanez gero).
Onuradunak:
Euskara ikasteko beka Barrundiako udalerrian erroldaturik dagoen pertsona interesatu orok eska dezake, baldin eta erroldaturik badaude ikastaroa hasi baino lehen. Egindako ikastaro edo barnetegi adina beka eska daitezke.
Erakundea: Barrundiako Udala
Oinarriak:
Aurkezteko epea:
* Honako egunetan egiten diren ikastaro eta barnetegietarako:
2009ko urritik 2010eko otsaila arte, 2009ko urritik 2010eko ekaina arte, 2010eko otsailetik 2010eko ekaina arte:
- Eskaera: 2010eko ekainaren 4 arte.
- Ziurtagiria: 2010eko uztailaren 15 arte.
- Udako ikastaro eta barnetegietarako:
- Eskaera: 2010eko uztailaren 15etik irailaren 15 arte
- Ziurtagiria: 2010eko urriaren 15 arte.
ALHAOren data: 2010eko martxoaren 15a, astelehena. 30 zenbakia
http://web.alava.net/botha/Boletines/2010/030/2010_030_01645.pdf
Aurkezteko epea: 2010ko ekainak 04tik - 2010ko urriak 15ra
Oharra:
Laguntzak ondoko irizpide hauen arabera emango dira:
a) Bekaren zenbatekoa matrikularen edo ikasketa gastuen ehuneko 80, gehienez ere, izan ahalko da, b atalak jasotako kasuetan izan ezik.
b) Eskatzaileak langabezian badaude edo ikasketa ofizialak egiten ari badira, bekaren zenbatekoa kostuaren ehuneko 90, gehienez ere, izan ahalko da. Langabetua izanez gero, eskatzailea langabezia egoeran dagoen aldiari baino ez zaio aplikatuko ehuneko hori, gainerako aldiari ehuneko 80 aplikatuko zaio.
c) Edonola ere, beka ezin izango da 550,00 € baino gehiago izan, eskatzaileko eta urteko, a) ataleko onuradunentzat; b) ataleko onuradunentzat, berriz, ezin izango da 600,00 € baino gehiago izan.
Euskara Araban
Euskalduntzea
Baliabideak
Esteka interesgarriak