Harremanetarako | Nor gara

Diru-laguntzak

Euskararen erabilera normalizatzeko programak

Arabako kuadrilletan euskara teknikariak kontratatatzeko deialdia

Arabako kuadrilletan euskara teknikariak kontratatatzeko deialdia

Xedea:

Deialdiaren helburua lehiaketa bidez dirulaguntzak ematea da, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek eta Trebiñuko udalek 2011rako egindako euskara teknikarien kontratazioa finantzatzeko, urriaren 6ko Diputatuen Kontseiluaren 69/2009 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Onuradunak:

1. Vitoria-Gasteizko Kuadrilla izan ezik, Arabako Lurralde Historikoko beste kuadrilla guztiak.

2. Trebiñuko udalak

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak emandako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu zituen urriaren 6ko Diputatuen Kontseiluaren 69/2009 Foru Dekretuaren hirugarren klausulan zehaztutako egoeretan aurkitzen diren elkarteak deialditik kanpo egongo dira.

Erakundea: AFA (Arabako Foru Aldundia)

Oinarriak:

Aurkezteko epea:

Hogeita hamar egun ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
ALHAOren data: 2011ko otsailaren 2a.

Zenbatekoa:

245.000,00 €

Informazio gehiago:

http://www.alava.net/botha/Boletines/2011/014/2011_014_00417.pdf

Aurkezteko epea: 2011ko otsailak 02tik - 2011ko martxoak 04ra

Oharra:

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN PROGRAMAK.

1. Euskara jakitea eta euskara erabiltzea sustatzen duten programak eta jarduerak garatzeko, euskara teknikariak kontratatzea lagundu daiteke diruz.

Kuadrillen kasuan, kontratatutako euskara teknikarien egiteko nagusiak izango dira Arabako Foru Administrazioan eta Arabako Lurralde Historikoan Euskararen erabilera normaltzeko martxoaren 31ko 10/1998 Foru Araua aplikatzetik ondorioztatzen direnak.

Trebiñuko udalen kasuan, besteak beste, ondoko egitekoak izango dituzte:

- Herrian euskara sustatzea erabilia izan dadin eta euskaraz dakitenen eta ikasten ari direnen erabilera jarraitua bultzatzea.

- Euskara eta gaztelania baldintza beretan erabiltzera zuzentzen diren jarduera iraunkorrak sustatzea

- Hala nahi duten herritarren euskara alfabetatzea sustatzea, euskararen erabilera bultzatu eta erabilera eremuak zabaltzeko

- Dagokion toki erakundeko bizitza sozial eta kulturaleko eremu guztietan euskararen erabilera sustatzeko kanpainak gauzatzea, bereziki merkataritza, lanbide, kultura, aisialdi eta kirol erakundeei zuzenduta.

- Haurrentzat, gazteentzat eta nagusientzat euskarazko kultura eta aisialdi jarduerak sustatzea, hizkuntza normalkuntzan sartuta dauden udalekin, kuadrillekin, kontzejuekin eta herritarren talde eta elkarteekin lankidetzan.

Aurreko paragrafoetan xedatutako zereginez gain, euskara teknikari horiek euskararen erabilera sustatzeko urteko kudeaketa planean bildutako jarduerak eta programak garatzen lagunduko dute.

Horretarako, ondokoa prestatu behar dute:

- Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletan: Dagokion euskararen erabilera sustatzeko urteko kudeaketa plana, kuadrillak aldez aurretik euskararen erabilera sustatzeko egindako plan orokorrean oinarrituta, edo, hala dagokionean, kuadrilla eratzen duen udalerri bakoitzeko urteko kudeaketa plana.

- Trebiñun: euskararen erabilera sustatzeko urteko plana.

Gainera, euskara teknikariek epe ertain edo laburrera Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeetan eta/edo Trebiñukoetan euskararen normalizaziorako jarduerak bultzatu, dinamizatu eta koordinatzen ere lagunduko dute. Horretarako, besteak beste, euskararen aldeko politikak bultzatzeko, Arabako Lurralde Historikoko eta autonomia erkidegoko erakundeek deitutako laguntza deialdietan hartuko dute parte.

2. Foru dekretu honen babesean kontratatutako langilea ezin izango da azpikontratatu eta kontratazioa honela egingo da:

- Kuadrillak, kuadrillako teknikari bat baino ez, lanaldi osoan.

- Trebiñuko udalek, teknikari bat baino ez, lanaldi erdian.

Euskara teknikaria kontratatzeak eragindako gastuak lagunduko dira diruz, soldata eta gizarte segurantza. Dirulaguntzatik kanpo geratzen dira kalte-ordaineko soldataz kanpoko gastuak: bidaietarako dieta, kilometraje eta antzerako kontzeptuak.

3. Euskara teknikariak trebatuta egongo dira Arabako Lurralde Historikoan edo, hala dagokionean, Trebiñun hizkuntza-normalizazioko politika egokia aurrera eramateko. Horretarako, ezinbestekoa izango da teknikariak, gutxienez, hirugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta edukitzea eta diplomaduna izatea.

4. Euskara teknikaria kontratatzeak ez du zertan lotuta egon lan sorkuntzari.

Dokumentuak

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A