2009/2010 ikasturtean euskara ikasteko laguntzak

Xedea:
2009-2010 ikasturtean euskara ikasteko laguntzak ematea. Diruz lagunduko dira 2009ko uztailetik 2010eko ekainera egiten diren ikastaroak.
Onuradunak:
Deialdi honen bidez bi programa arautzen dira: arrunta, diru-sarrerei dagokienez ezarritako muga gainditzen ez duten herritarrei zuzendutakoa; eta espezifikoa, talde zehatzei zuzendua.
Bi programetarako betebehar orokorrak:
1. 16 urte baino gehiago izatea. Behin 2009-2010 ikasturtea hasi ondoren betetzen badira urteak, momentu horretatik aurrerakoari dagokion diru-laguntza baino ezingo da jaso.
2. Ikasturtea hasten den eguna baino urtebete lehenagotik eta ikastaroak dirauen bitartean Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea.
3. Ikasturteko azterketak gainditzea (zortzigarren oinarrian jaso da dagokion informazioa: seigarren eta hamabigarren puntuen artekoak).
Erakundea: Gasteizko Udala
Oinarriak:
Aurkezteko epea:
2010eko uztailaren 30era arte.
Zenbatekoa:
83.676,00 €
Oharra:
Programa bakoitzari dagozkion eskakizunak
A) Programa arrunta, herritarrei, oro har, zuzendutakoa. Eskatzaileek ezingo dituzte gainditu deialdian finkatzen diren diru-sarreren mugak. Laugarren oinarrian jaso da egoera batzuei eta besteei dagozkien muga ekonomikoen laburpena.
B) Alde batetik, gurasoei zuzendutako berariazko programa; bestetik aisialdiko begirale eta eskola kiroleko entrenatzaile edo begirale, edo horretarako ikasketak egiten ari direnei zuzendutakoak.
Eskakizun hauetakoren bat bete beharko dute eskatzaileek:
1. 2002tik aurrera (urte hori barne) jaiotako haur baten aita, ama edo tutore izatea.
2. 2009-2010 ikasturtean aisialdiko begirale edo eskola kiroleko entrenatzaile edo begirale gisa lan egitea.
3. Aipatutako titulazioetako ikasketak burutzen aritzea 2009-2010 ikasturtean.
Euskara Araban
Euskalduntzea
Baliabideak
Esteka interesgarriak