Hizkuntza-gaitasunaren kontzeptua hobeto ulertzeko esan dezagun lehenbizi zer esan nahi duten jarraian erabiliko diren terminoak:

Informazio gehiago:
Familia bidezko transmisioaz dihardugunean, ume batek gurasoengandik jaso duen hizkuntzari edo hizkuntzei buruz ari gara. Lehen Hizkuntzari buruz ari garenean, umeak 3 urte bete arte gurasoengandik edo umearekin bizi diren senitartekoengandik jasotako hizkuntzari edo hizkuntzei buruz dihardugu.
Gurasoengandik seme-alabenganako transmisioa ezagutzeko, interesgarria da jakitea elebiduna gurasoetako bat baino ez denean, euskara bakarrik jaso duten umeen ehunekoa txikia dela EAEn (%4,5) baina gaztelaniarekin batera euskara ere jaso dutenak % 34,9 dira. Araban, aldiz, euskara da arabarren %3,82ren lehen hizkuntza, eta gaztelaniarekin batera jaso dutenak %2,39. Gaur egun beste hizkuntza bat lehen hizkuntza bezala dutenen proportzioa ere aipagarria da.
Lehen hizkuntza gaztelania dutenak nagusi dira EAEko hiru lurraldeetan. Aldi berean, Bizkaia eta Gipuzkoan ez bezala, lehen hizkuntza euskara dutenak apal-apal gora egin du Araban: 1986an %2,8 ziren eta, 2006an %3,8.
Informazio gehiago:
Unibertsitateaz kanpoko 164 ikastetxe daude Araban. Haur Hezkuntzan 134, Lehen Hezkuntzan 77, Bigarren Hezkuntzan 53. Irakaskuntza ez unibertsitarioan 46.716 ikasle matrikulatu ziren 2007-08 ikasturtean, eta ereduei dagokienez, Arabako ikasleen herenak eredu banatan ikasi zuen urte horietan: A ereduan %31,0, B ereduan %33,2, eta D ereduan %35,8.
Informazio gehiago:
EAEn 2006an hogei urte lehenago baino 9.414 heldu gutxiago ari da euskalduntzen euskaltegietan. Hala ere, Araban alderantziz gertatzen da, 2006an duela 20 urte baino 1.378 heldu gehiago ari da euskara ikasten euskaltegietan. Guztira 2006an 6.441.
Informazio gehiago:
Pertsona baten hizkuntza-ibilbidea aztertuko dugu jarraian. Hau da, zein izan duen lehen hizkuntza eta gaur zein euskara-maila duen.
Informazio gehiago:
Soziolinguistikako Klusterraren emaitzek adierazten duten bezala, Euskal Kulturarekin gehien lotzen diren elementuak zeintzuk diren galdetzerakoan erantzun duten arabarren erdiak baino gehiagok (53) aukeratu du euskara euskal kulturarekin gehien lotzen dituen hiru elementuen artean. Honela, elementurik hautatuena da, nabarmen, bestelako elementu folkloriko, artistiko eta ohiturazkoen aurretik (2006).
Informazio gehiago: