Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Aiara

Aiaraldeko euskararen gida

Gehienbat eskualdeko irakaskuntza-zentroen bitartez banatuko da egonotan Aiaraldeko Euskararen Gida, aspaldiko egitasmoa eta egun errealitate bihurtu dena.

gehiago irakurri

Guardia - Arabako Errioxa

Errioxako Euskaraz Bizi taldeak autobusa antolatu du Lodosara joateko

Otsailaren 5ean, gaurko oztopoak batu egingo dira jai eta aldarrikapen kutsua izango duen ospakizun batean. Tolosako abesbatza, pailazoak, herri kirolak, bertso saioak edo Bizardunak, Ze Esatek! eta beste zenbait talde izango ditu lagun jaiak.

gehiago irakurri

2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa

Joan den larunbatean aurkeztu zen, Gasteizen, 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekakoa. Bi txapelketa paralelo izango dira, gainera: bat-batekoa eta idatzizkoa.

gehiago irakurri

Gasteiz

Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak

2011-2012 ikasturtean, bigarren aldiz, gurasoentzako hitzaldi-sorta bat antolatu du Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuak. Hitzaldi-sorta horren helburua da , alde batetik, familia bidezko euskararen transmisioan eragitea, eta  bestetik, gurasoek hizkuntzekiko dituzten hainbat eta hainbat kezka argitzen ahalegintzea.

gehiago irakurri

Albiste gehiago

Argitalpenak

Aramaioko Euskara

Labur-labur esateko: 65-70 urtetik gorako bertako zenbait hiztun elkarrizketatu ditut (batez ere solasaldi libreaz baliatuz, baina baita galdetegi zehatzaz ere), eta ondoren jasotako materiala aztertu dut, honelako beharretan bereizten diren atalak landuz: fonologia, izenaren morfologia, aditzaren morfologia, sintaxia eta lexikoa. Testuak sartzeko lekurik ezean, pentsatu dut, hala ere, egokia zela bertako hizkeraren lagintxoa bat ematea, eta halaxe egin dut. Gainera, lan honen aplikazio praktikoari begira, testua hiru modutan eman dut: testuaren transkripzioa idazkera ortografiakoan, testua Euskara Batuan eta testua Aramaioko euskara idatzian. Azken hau Aramaioko euskaran idazteko egiten dudan proposamena da, erakusgarri bat baino ez. Horretarako oso kontuan izan ditut Badihardugu elkarteak Deba arroan idazteko onartu dituen idazkera-irizpideak.
Hasierako helburua Aramaioko hizkeraren oinarriak 100-125 orrialdetan ematea bazen ere, azkenean luzeago eta sakonago egitea erabaki dut. Izan ere, honelako argitalpenak ez dira urtero egiten, eta zenbait urtetan jasotakoa eta azterturikoa ez nuen gordean utzi nahi. Baina badira, hala ere, albo batera utzi ditudan zenbait kontu, eta oso landu gabe geratu diren beste batzuk. Gerora arlo guztietan sakontzea komeniko bada ere, batez ere aditza eta lexikoa ikusten ditut osatu beharrean. Neuk ezin badut, beste norbaitek egingo ahal du!
 

Aramaioko Euskara

Euskararen aurkibidea

mapa

Euskararen inguruko elkarte, enpresa, talde, instituzio, etab. guztiak bilatu ditzakezu hemen:


Bilaketa aurreratua

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A