Harremanetarako | Nor gara

Ba al zenekien?

Gaztelaniaz ez jakiteagatik kanporatua

Gaztelaniaz ez jakiteagatik kanporatua

XVII. mendearekin batera hasi zen araua zehazten: Batzar Nagusietan parte hartzeko, gaztelaniaz hitz egiten eta idazten jakin behar zen. Arabakoetan, Bizkaiakoetan, Gipuzkoakoetan. Ia agiri guztiak, horregatik, gaztelaniaz eginak daude, nahiz eta egoera soziolinguistikoa oso bestelakoa izan. Esaterako, XVI. mendean arabar gehienak euskaldunak ziren, testigantza ugari dago. Giovanni Battista Benturino bidaiaria italiarra, esaterako, 1572an izan zen Gasteizen, “eta hiri horretan bizkaiera edo bascongado, haiek dioten bezala” mintzatzen dela esan zuen. Bada, 1682an, Artziniegako ordezkariari Arabako Batzar Nagusietan parte hartzea debekatu zioten, hain zuzen ere gaztelaniaz ez zekielako. Bizkaian ere antzera gertatu zen, eta hainbat batzarkideri isuna paratu zieten Gernikako haritzaren azpian euskaldun huts agertu izanagatik. Neurriak ezohikoak izan ziren. Arabako Batzarretan, 1794an, interpretari lanak ordaintzen ziren oraindik.

[Alberto Barandiaran, NORA aldizkarian argitaratua.]

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A