
Gehienbat eskualdeko irakaskuntza-zentroen bitartez banatuko da egonotan Aiaraldeko Euskararen Gida, aspaldiko egitasmoa eta egun errealitate bihurtu dena.
Errioxako Euskaraz Bizi taldeak autobusa antolatu du Lodosara joateko

Otsailaren 5ean, gaurko oztopoak batu egingo dira jai eta aldarrikapen kutsua izango duen ospakizun batean. Tolosako abesbatza, pailazoak, herri kirolak, bertso saioak edo Bizardunak, Ze Esatek! eta beste zenbait talde izango ditu lagun jaiak.
2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa
Joan den larunbatean aurkeztu zen, Gasteizen, 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekakoa. Bi txapelketa paralelo izango dira, gainera: bat-batekoa eta idatzizkoa.
Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak

2011-2012 ikasturtean, bigarren aldiz, gurasoentzako hitzaldi-sorta bat antolatu du Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuak. Hitzaldi-sorta horren helburua da , alde batetik, familia bidezko euskararen transmisioan eragitea, eta bestetik, gurasoek hizkuntzekiko dituzten hainbat eta hainbat kezka argitzen ahalegintzea.
Albiste gehiago
Euskararen bidea Agurainen
Euskara berreskuratzen egindako bideak erakusten digu ildo berari jarraituta aurrera egin dezakegula. Beraz, etorkizunari begira ere, orain arte funtsezkoak izan diren hitzak azpimarratu nahi ditugu: Euskara eta euskal izaeraren kontzientzia. Esan eta egin, auzolana eta konpromisoa, ilusioa eta etorkizuna.
Euskararen bidea Agurainen: Iraganean beltz, orain amets, bihar baietz!


Euskararen inguruko elkarte, enpresa, talde, instituzio, etab. guztiak bilatu ditzakezu hemen: