Harremanetarako | Nor gara

Asko gare

Lazarraga. Arabar poeta ( 1547-1605)

Lazarraga. Arabar poeta ( 1547-1605)

Lazarraga euskal idazle garrantzitsuenetako eta, era berean, interesgarrienetakoa da. Arrazoi asko dago hori baieztatzeko. Hiru baino ez ditugu aipatuko hemen:batetik, arabar peto petoa zen, Larrean bizitzen ehun urte baino gahiago zeraman familia bateko kidea; bestetik, noblea zen. Gebaratarren itzalean garatutako leinu batekoa, Lazarragatarrak; eta bukatzeko, bere literaturgintza bete –betean koka daiteke Ernazimentuan, hots, goi mailako kultur giroan.

Hiru ezaugarri horiek talka garbia egiten dute orain arte euskal kulturaz izan dugun irudi estereotipatuarekin.

Joan Perez Lazarragako da haren izen osoa, XVI. mendean orduan arrunta zen euskal era klasikoan esanda, Juan Perez de Lazarraga, gaztelaniaz. Bi hizkuntzotan idatzi zuen eta Cervantesek Kixotearen lehen partea argitaratu zuen urtean hil zen, Araban.

Gai honen inguruan antolatu ditu 2008ko jardunaldiak Gasteizko Artiumen abenduaren 9tik 11ra bitartean GEU elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak.

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A