Harremanetarako | Nor gara

Asko gare

Izaskun Arrue

Izaskun Arrue

Izaskun Arrue Arriben (Nafarroan) jaio zen 1927ko abuztuaren 28an. Gasteizera ezkondu zen. Senarra Iruñekoa zuen baina lana Gasteizen zuenez, 1960an joan ziren Gasteizera. Gasteizen guraso batzuek euren umeek euskaraz ikastea nahi zuten, baina ez zekiten nondik hasi edo nola bilatu horretaz arduratuko zen pertsona. Izaskun Arrue Gasteizko «Cercas Bajas» kalean bizi zen pisu txiki batean. Eta hango gela txiki batean hasi ziren beren ikasketak egiten euskaraz. Horiek izan ziren euskarazko ikasketak egin zituzten lehenengo 14 umeak  1963. urtean. Horrela sortu zuten geroan izango zena Olabide Ikastola.

(Iturria: bidegileak, 1987an jaiotako bilduma honek (Eusko Jarlaritzak sortua) euskararen alde aritutako norbanakoak, etxekoak zein kanpokoak, ditu aztergai).

Dokumentuak

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A