Harremanetarako | Nor gara

Argitalpenak

Euskal Herriko Pertsonaia Mitologikoak

Euskal Herriko Pertsonaia Mitologikoak Egilea: Koldo Alijostes
Mota: Liburuak
Adina: Guztiontzat
Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia
Urtea: 2011

Gure lurraldeko iratxo, jentil eta galtzagorri garrantzitsuenak erraz aurkezten dizkigun zabalkunde lana da Euskal Herriko Pertsonaia Mitologikoak.

Erraz irakurtzen den liburu horrek gure kulturaren alor garrantzitsu bat ezagutarazi nahi die bisitan datozkigun kanpotarrei: mitologia; baina, era berean, tresna ere izan nahi du, etorkinak eta, oro har, denak, euskal mitologiara hurbil daitezen.

Idazle-irudigileak, hots, Koldo Alijostes jaunak, gaiaren inguruko bibliografia ugaritik bakanketa zehatz-zuzena egin ondoren, sortu ditu irudiak, irudimena eta eskueran izan dituen agiriak uztartuz. "Marrazkien bidez nahi izan dut mundu ikusiezin eta ezkutuko bat irudikatu" baieztatu du Koldo Alijostes jaunak.
 

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A