Argitalpenak

erlea1

erlea1 Egilea: bernardo atxaga eta euskaltzaindia
Mota: Aldizkariak
Adina: 12 urtetik gora
Argitaratzailea: euskaltzaindia
Urtea: 2009
Salneurria: 12 euro
Orriak: 135
url: ikusi

Bernardo Atxagaren ekimenez plazaratzen den Erlea aldizkariko lehen zenbaki honek Euskaltzaindiak gizartearekin harreman gehiago eduki nahi lukeela dio barruko orrialdeetan ematen dituen azalpenen artean, baita kulturgintzan partaide izan, zuzenago eta zabalago. Horretarako sortu ei da Erlea, literaturarekin lotutako lau hilabetez behingo aldizkaria. Helburu garbiarekin atera denik ezin uka, mila eta zazpiehun irakurle izan nahi dituztela diote-eta.

Aldizkariak dituen sailen artean nabarmentzekoak dira lehen alean:

Gaia: Far Westeko Euskal-Herria liburua aitzakiatzat, AEBetako euskal-amerikarren testigantzak jaso dituzten hainbat idazleen artikulu interesgarriak.

Pertsonaia: Mikel Laboa gogoan, Marisol Bastida emaztearekin solasean.

Azkenaldiko liburua, non hainbaten artean posta elektronikozkoak diruditen mezu jarraituen bidez azken nobedadeei buruz hitz egiten duten, azkenaldiko liburuaren irudipen eskergarriak emanez.

Urrezko liburutegia, poemak, eta artikuluen artean, Kasu zeure mintzairari izenekoa.

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A