Harremanetarako | Nor gara

Argitalpenak

BULARRETIK MINTZORA

BULARRETIK MINTZORA Egilea: Itziar Zubizarreta
Mota: Musika
Adina: 12 urte arte
Argitaratzailea: Galtzagorri elkartea
Urtea: 2009
Orriak: 46

BULARRETIK MINTZORA liburu-diskoa, Itziar Zubizarretak zuzendu, Elena Odriozolak ilustratu eta Aurélio Edler Copések musikatu du. 0 eta 6 urte bitarteko haur txikien guraso eta hezitzaileentzat  bideratuta dago.
Haiek kantatzeko, kontatzeko, jolasteko eta esateko eredu garbiak eskaintzen dira liburu disko honetan, guraso eta irakasleek joko horiek ikasi eta haurrekin ahots bizian erabiltzeko. Bestalde, musikak ez du hizkuntza estaltzen, ezta kadentzia bortxatzen erritmo arrotzak inposatuz. Egitura hauek tradizioak guri ekarri dizkigun modura daude moldatuak, hizkuntzaren sena gordez.
CD-liburu honetan, literatur tradizioaren galerari aurre eginez, sehaska kantak, esku jolasak, eta abar bildu ditugu; eta haurren irakurketa ohiturak sustatzeko, hezitzaile eta gurasoentzako tresna egoki bat moldatu dugu beren haurrekin erabili ditzaketen jolas, kanta eta ipuinak ezagutzeko.


LOA, LOA XUNXURUBERE
Loa, loa xunxurunbere.
Loa, loa masusta.
Aita gurea Vitorian dago,
Ama mandoan hartuta
Loo, loo, loo…
Lolito-lolito, lo-lo.
Zuk orain eta nik gero.
Biok batera lo egiteko,
Etxean inor ez dago.
Loo, loo, loo…
 

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez

Ba al zenekien?

Bazenekien...

Bazenekien...

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A