Araba bertso histori ezberdin bat
Egilea: Rubén Sánchez
Mota: Liburuak
Adina: Guztiontzat
Argitaratzailea: Arabera argitaletxea
Urtea: 2006
Orriak: 175
Orduan eta horrela ezagutu nuen nik Gasteizko bertso-mundua. Giro alaia bezain txoroa: barreak, poteoa, afariak eta batez ere, bertsoa, bertsoa eta bertsoa. Ligatzea bera era pasatzen zen bigarren mailara, gu reginaleko bertsolariak izanda gainera. Ez ginen gu, ordea, horrela hasi ziren lehenengoak, bai zer! Gu baino lehenago egon zen zoroagorik, egon zen ausartagorik, egon zen utopikoagorik.
Izan ere, guretzako bertsoa utopia eder bat baldin bazen 1998. urtearen bukaeran, pentsa ezazue zer izan ziren 80. hamarkadaren hasieran Gasteizen eta Aiara aldean, bertso munduan murgiltzen hasi ziren haiek, asko eta asko euskaldunberriak. Araban eta Gasteizen %2 euskaldun zen garai hartan. Agur, esan eta jendea bueltatzen zen garai hartan, EHn bertsoa bera berezko izatetik bertso eskolarako jauzia ematen hasi zen garai hartan.