Surf Ikastaroa
Laudioko Udalaren eskaintza
2010-07-01

Eta hona hemen udako beroari aurre egiteko egiten dizugun proposamena: Sopelako ur uhintsuetan surf ikastaro bat egitea.
Eta hona hemen udako beroari aurre egiteko egiten dizugun proposamena: Sopelako ur uhintsuetan surf ikastaro bat egitea. Bitan banatuko da ekimen hau, adinaren arabera.
- 1993-1994-1995-1996 urteetan jaiotakoak: uztailaren 13, 15 eta 16an, 11:00-13:00 ordutegian. Ordutegi honi udalak jarriko duen autobuserako denbora gehitu behar zaio. Hau da, Laudion, irteera 10:00etan eta itzulera 14:00 inguruan izango dira.
- 1990-1991-1992 urteetan jaiotakoak: uztailaren 20, 22 eta 23an, 11:00-13:00 ordutegian. Ordutegi honi udalak jarriko duen autobuserako denbora gehitu behar zaio. Hau da, Laudion, irteera 10:00etan eta itzulera 14:00 inguruan izango dira.
Ezer ez dakitenentzako ikastaroak dira eta bertan utziko dizkizute jantziak, ohola eta gainerakoa.
Zeuk eraman behar duzuna: egun batzuk ondo pasatzeko gogoa eta uneoro euskaraz aritzeko konpromisoa.
Izen emateak, Laudio Udaleko Euskara Arloan.
Oharrak:
Izenak eman ahala beteko dira zerrendak.
Mugatuak dira: gehienez 20 gazte ikastaro bakoitzean
Prezioa: 20 euro
Izena emateko, Udaletxera jo, ekainaren 28tik uztailaren 8a arte. Argibide gehiago: euskara@laudiokoudala.net // 944 034 890.