Prest zaude umeak zaintzeko edo eskola partikularrak emateko?
Zure seme-alabak zaintzeko edo eskola partikularrak emateko pertsona euskaldun baten bila zabiltza?
2010-03-10

Gizarteak aldiro-aldiro eskatzen dituen zerbitzuak ematea bikaintasunaren ezaugarri beharko luke izan. Hara, Laudion lana eta familia bateratzeko beste pausu bat eman dute, honako zerbitzu hau eskainiz: umeak zaintzeko eta eskola partikularrak emateko zerbitzua euskeraz.
Laudio Udaleko Euskara Arloa umeak zaintzeko edo eskola partikularrak emateko eskaeren eta eskaintzen arteko koordinazio lana egiteko prest agertu da.
Prest zaude umeak zaintzeko edo eskola partikularrak emateko?
Euskaraz badakizu eta umeak zaintzeko edo eskola partikularrak emateko prest bazaude, hurbil zaitez Laudio Udaleko Euskara Arlora (944034890 / euskara@laudiokoudala.net). Bertatik egingo dizute eskaeren eta eskaintzen arteko koordinazio lana. Zure izena (edo goitizena) eta kontaktu-telefono bat besterik ez dute behar. Zerbitzu hau mugatuta dago lan horiek euskara hutsez egiteko prest daudenentzat.
Zure seme-alabak zaintzeko edo eskola partikularrak emateko pertsona euskaldun baten bila zabiltza?
Hala bada, jo Euskara Arlora eta bertan emango zaizkizu baterako zein besterako dituzten langileen zerrendak. Gero zeu jarri beharko zara harremanetan zerbitzuaren xehetasunak (orduak, ordainketak...) adosteko. Ekimen hau mugatuta dago zerbitzua euskaraz nahi dutenentzat.