Albisteak

Oxigenoa euskarari Laudion

Gazteak, mendia eta euskara

2010-02-10

Gujuli

 ZER: Herriko 12-16 urte bitarteko gazteek lehentasuna izanda, urte osorako mendi irteerak Euskal Herriko mendialde esanguratsuenak ezagutzeko. Laudioko Julen Reketa mendi-gidari profesionalaren zuzendaritzapean. Txangoak ez ezik, bestelako gaiak (natura, etnografia...) ere landuko dira irteera bakoitzean.
HELBURUAK: a) gazteengan euskararen erabilera berezkoa bihurtzea. b) Lagunarteko harreman berriak euskaraz ernatzea. c) Igandeak bete ekimen batekin, eta larunbat gauean gehiago zaindu d) Mendizale formatuak lortzea. e) Euskal Herria bertatik bertara ezagutzea (eta ez liburuetara mugatu).
IRTEERAK:
2010-02-28 Andimendi - BERIAIN
2010-03-28 Aizkorri San Adrian ARATZ
2010-04-25 Orientazioa
2010-05-09 Eskalada LEZE
2010-05-23 Anboto
2010-06-06 Gorobel
2010-07-02/03/04 Hiru Erregeen Mahaia // Ori
2010-10-24 Aralar TXINDOKI
2010-11-28 Toloño
2010-12-12 Gorbeia ITXINA
PREZIOA: 5 euro bakoitza. Uztailekoaren prezioa (egun batzuk) erabakitzeke. Sartzen dena: Autobusa + gidaria + asegurua. Ez da sartzen: janari eta edaria.
TALDEAK: Denetara 21 gazte izateko asmoa dugu. Gonbidapena egin zaie Laudion DBH irakasten duten ikastetxeei: Ikastola, Canciller Ayala eta Milagrosa. Hauek izango dute lehentasuna eta leku librerik geratuko balitz kanpora irekiko litzateke eskaintza. 21 baino askoz gehiago apuntatuko balitz, agian (kostuaren arabera), saio eta egunak biderkatuko lirateke. Izena emateko txango gehienetara joateko eskatuko da, ez bakan batzuetara. Jarraikortasuna da bilatzen duguna ez aldian aldiko parte hartzea.
 Gidaria Julen Reketa izango da baina ezin duenetan (espedizioak...) beste mendi gidari titulatu profesionalak egongo dira. MENDIAK ETA HERRIAK enpresakoak dira guztiak. Uztaileko txangoan eta eskalada egunekoan gidari gehiago egongo da.
AURKEZPENA: Programa hau aurkezteko eta gazteei zertan den azaltzeko HIRU AURKEZPEN egingo ditu Julen Reketak.
Otsailak 10, asteazkena CANCILLER AYALA (14:30)
Otsailak 11, osteguna LA MILAGROSA (15:00)
Otsailak 12, ortirala LAUDIO IKASTOLA (10:30)
Aurkezpenak: proiektuaren gorabeherak azaldu + Everesten egon zeneko proiekzio txiki bat + mendi materialen erakusketa.
AMAIERAKO OHARRA: Eguraldiaren arabera, aldaketak edo egokitzapenak egon daitezke programatutako txangoetan.
 

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A