Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Lazarraga Sariak

Arabako Foru Aldundiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak Sarien lehendabiziko ekitaldia aurkeztu dute

2010-07-13

Lurralde Historikoko arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitateak edota pertsonak saritzea du xede; sari-banaketaren ekitaldia irailaren 24an ospatuko da

Hautagaitza ematen dutenen artean Arabako agroturismo etxe batean asteburua pasatzeko aukera zozketatuko da.

Lan munduarekin eta euskararekin lotutako Lazarraga Sarien lehendabiziko ekitaldia aurkeztu dute Lorena López de Lacalle, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak, gaur goizean Arabako Foru Aldundian egin duten prentsaurreko agerraldian.
Lazarraga Sarien helburu nagusia da Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea. Hala, Lazarraga Sarien bidez, Arabako lau entitate eta pertsona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik.
Joan Perez Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako, eta, hala, haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak ere aitzindariak izango dira, euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak, hain zuzen.
2010eko sariketan norbanako bakarra sarituko da eta euskarari ekarpen bereziren bat egin izanagatik sarituko da norbanako hori. Entitateei dagozkien sariak, berriz, lau esparru ezberdini lotuta emango dira: hizkuntza-paisaian euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea, barne-harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea, euskara sustatzeko ekintza berezi eta eraginkorren bat garatu duen entitatea eta kanpo harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea.
Sari-banaketa ekitaldia irailaren 24ean izango da Bibat Museoan.
Aurkeztuko diren hautagaien artean erabakiko dira irabazleak, eta hauen berri saribanaketa egunean bertan emango da. Hautagaiak aurkezteko prozesua irekia izango da. Lan mundua eta euskararekin zerikusia duten alorretan parte hartzen duten entitateak gonbidatuko dira euren kideen artean sarien berri zabaltzera eta hautagaiak proposatzera. Hautagaitzak jasoko dira Merkataritza Ganbararen aldetik, Koadriletako teknikarien bitartez, euskaltegien bitartez, sindikatuen bitartez, enpresa eta kooperatiba-elkarteen bitartez, aholkularitza-enpresen bidez eta abar. Horrezaz gain, Facebook-en ere orrialde bat ireki da Lazarraga Sariak izenarekin eta bertan edozein arabarrek proposa ditzake hautagaiak. Hautagaiak proposatzeko epea uztailaren 23an amaituko da. Azken izendapenak eta irabazlea aditu talde batek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu.

Oinarriak

Dokumentuak

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A