Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Aiara

Laudioko futbolari gazte euskaldunak Lezamara

"Euskal Coaching" izeneko programari amaiera emateko

2010-09-01

Datorren ostegun eta ostiralean (irailaren 2 eta 3an), Laudio futbol taldeko hainbat gazte joango da Lezamara, Athletic taldearen entrenamendua ikusteko eta jokalariekin egoteko.

Udako oporrak atzean utzita, datorren ostegun eta ostiralean (irailaren 2 eta 3an), Laudio futbol taldeko hainbat gazte joango da Lezamara, Athletic taldearen entrenamendua ikusteko eta jokalariekin egoteko.
 
Horrekin amaiera emango zaio euskara + gazteak + futbola uztartzeko "Euskal Coaching" izeneko programari.
 
Baina... zer da "Euskal Coaching" hori? Funtsean, ume euskaldunak entrenatzen dituzten entrenatzaile euskaldunei zuzendutako trebakuntza ikastaro moduko bat, hots, saioak euskaraz egiteko prestakuntza.
 
Ibilbide luzeko kontua izan da berau. Batetik, iazko Euskal Jaian (2009ko urriaren 24an) egin zen prozesu osoaren aurkezpena, Aldaikoerreka aparkalekuko plazan, eta Athleticen hiru belaunaldiko ordezkarien parte hartzearekin: Jose Angel Iribar, Joseba Etxeberria eta Koikili Lertxundi. Arrakastak ito gintuen eta benetako zailtasunak (eta ezinak) izan genituen umeak eta euren gurasoak beren tokietan geldi mantentzeko.
 
Gerora, udazken osoan zehar eta gainerako atal guztietan bezala Kokili jokalariaren zuzendaritzapean, herriko bost ikastetxeak bisitatu ziren egun ezberdinetan, aldi berean,  euskara + teknologia berriak lantzen zituen egun biko ikastaro bat garatzeko. Oso harrera ona baita ere.
 
Azkenik, arestian esandakoa: Euskal Coaching programa, euskarazko futbol entrenamenduak eta formazioa (teknikak, taktikak, hiztegia...) lortze aldera prestatutakoa. Urtarriletik eta apirila bitartean jardun zuten, 1:30 orduko 12 saiotan, nesken eta mutilen futbol taldeak, denetara 80 gazte. Bai jokalariek, bai entrenatzaileek bai parte hartu duten hiru erakundeek (Laudio Futbol Taldea + Itzarri enpresa + Udaleko Euskara Arloa) oso balorazio ona egin zuten formazio saio hauen inguruan. Euskararen erabileran ere, oso eragin nabaria.

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez

Ba al zenekien?

Euskara Araban

Apunte batzuk..

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A