Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Agurain, Gasteiz

Kakiturri-Ehari eta Lautadako taldeak garaile

Kuadrillarteko Bertso Txapelketaren azken kanporaketa

2010-03-01

Aizkora tabernako saioan Kakiturri-Ehari taldeak irabazi zuen Gasteizko ligako lehen saioa. Lautadako taldea izan zen garaile Kuadrillarteko txapelketako 2. kanporaketan. Hona hemen azken kanporaketei buruz iritsi zaizkigun kronikak: Arabako Bertsozale Elkartearena eta Maiteder Sasietarena.

Atzo Aizkora tabernan jokatutako saioarekin eman genion hasiera Gasteizko ligari. Aizkorak Zorroztu eta Kakiturri-Ehari taldeek zuten zita eta berrogeita hamar bat bertsozale bildu ginen saiora. Bazkaria trikitilariek animatu zuten, eta horren ostean bertsoetara jo genuen. Saioa bertso sorta kolektiboekin hasi zen, eta horrela Bertso Gurasoak taldeak paperean prestatutako bertsoak kantatu zituen. Horren ostean Kandido Anda gai-jartzaileak hartu zuen hitza eta Kuadrilla arteko Txapelketa aurkeztu ostean sei bertsolariek agurrari ekin zioten.
    Ofizioka hasi zen saioa Felipe Zelaieta eta Irati Andaren eskutik. Bikotea ziren eta haurra etxean izatearen alde eta aurka aritu ziren. Gero, lau oinak emanda 8ko txikian bi bertso osatu behar izan zituzten bertsolariek. Bertan entzun genituen Ruben Sanchezek AHTaren inguruan aritu zen eta Gaizka Urtaranek langileriaren alde kantatutako bertsoak. Hurrengo bi ariketak Ander Solozabalek eta Juan Mari Juaristik osatu zituzten. Anderrek  “eta ez zara inoiz etxean bezala biziko” amaierarekin osatu behar izan zuen bertso bat, eta jarraian “ohea” hitzari kantatu zion, bere ohe-zaletasuna agerian utziz. Juan Marik, ordea, “bidea” hitzari kantatu zizkion bere bertsoak bidea ibiltzearen garrantzian zentratuz. Puntu erantzuna izan zen azken-aurreko ariketa eta bertan Kontsumismoaren kontra eta Martxoak 3-aren inguruan jardun ziren Ander eta Juan Mari berriz ere. Azkenengo ariketan, trikitilariek lagunduta bederatzi kopla kantatu behar izan zituen talde bakoitzak. Azken bertso hauek izan ziren bertsozaleak gehien animatu zituztenak. Aizkorak Zorroztu taldeari “tabernaz nazkatuta hilerrira joatea” tokatu zitzaion, eta bertan ibili ziren bertsolari famatuen mamuekin jolasean. Kakiturri-Ehari taldekoak, ordea “eroetxetik ihes egindako hiru gaixo” ziren eta hor ibili ziren “hilerrikoekin elkartu” edo “aizkora tabernara joan” erabaki nahiean.
    Saioa oso parekatua izan zen, baina betiko legez talde batek irabazi behar du, eta epaileek  Kakiturri-Ehari taldeak irabazi zuela erabaki zuen. Gauzak horrela, sari banaketarekin amaitu zen saioa; Bertso gurasoek Arabako bertso histori ezberdin bat liburu bana eta bertsolari taldeek, Eusko Label eta Uagak emandako, euskal produktuez beteriko saski bana jaso zuten. Beste behin ere bertsoez gozatzeko aukera aprobetxatuz giro polita eta beroa sortu zuten bai bertsolariek eta bai bertan egondako bertsozaleek.

Lautadako taldea izan zen garaile Kuadrillarteko txapelketako 2. kanporaketan

Hilaren 27an, larunbatean, jokatu zen Zalduondoko Zeledon toki elkartean Arabako Kuadrilla arteko txapelketaren bigarren kanporaketa, Lautadako taldea Errioxako taldearen aurka. Kanpoaldeko haize zoroak lagundurik, festa giro ederrean aritu ziren bertsolariak. Lautadako taldean, berdez jantzita, promesa ugari aritu ziren: Jon Pinedo, Oier Suarez, Maialen Mateo, Bingen Sainz, Jon Unai Axpe eta Oihane Perea. Haiek izan ziren garaile. Eta Errioxako taldean hiru bertsolari gorriz jantzita: Orlando Arreitunandia, Edurne Azkarate eta Endika Sarabia. Gai jartzen Lautadako taldekide bi: Jone Otxoa eta Beñat Oribe.
Bapo bazkaldu ostean bertso jarrien txapelketarekin hasi ziren parte hartzaileak. Norberaren herria gaitzat hartuta bertso sorta ederrak entzun ahal izan ziren. Zalduondoko taldea eta Aguraingo bi elkarren artean leihan. Azkenean Aguraingo makarrak izan ziren garaile, Evaristoren doinuekin finalerdietara joango dira euren herria defendatzera.
Horrela berotu zuten giroa bat bateko bertso saioa hasi aurretik. Urduritasuna eta tentsioa somatzen zen bertsolarien artean, bertso eskola gazteak eta bertsolari gaztetxoak ibili baitziren kantuan. Hala eta guztiz ere euren lanak itxuran betetzen jakin zuten. Saio puntuagarria amaitu ostean etxeko taldea izan zen garaile Zeledon Toki elkartean bildutako hintxadaren gozamenerako.
Hurrengo hitzordua martxoaren 5ean izango da Lezamako txokoan, Lautadako taldea Aiaraldekoaren aurka. Lautada-Errioxa-Aiaraldea ligilla honetan puntuak gehituz joan behar da finalerdietara nor joango den erabakitzeko.

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez

Ba al zenekien?

Bazenekien...

Bazenekien...

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A