Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Agurain

Iraganean beltz, orain amets, bihar baietz

Agurainen 15 ordu euskaraz

2010-05-14

http://www.blogari.net/baietz15ordu

Maiatzaren 15ean burutuko den Agurainen 15 ordu euskaraz egunaren lehenengo edizioak euskarari eta euskararen erabilerari bultzakada goxo-berria emango dion ekimena izan nahi du.

Maiatzaren 15ean burutuko den Agurainen 15 ordu euskaraz egunaren lehenengo edizioak euskarari eta euskararen erabilerari bultzakada goxo-berria emango dion ekimena izan nahi du. Azken hamarkadetan euskara berreskuratzeko bidean egindako esfortzu eta emandako urratsak asko eta onak izan diren arren, gaurko honetan zera adierazi nahi dugu: BAIETZ! Euskararen bidean aurrera egingo dugula eta euskararen erabileraren aldeko erronkari eutsi egingo diogula! Erronkaz beteriko bide horretan ezinbestekoak dira denon konpromisoa, parte hartzea eta ilusioa euskarak urrats berriak eman ditzan. Baietz hau ere lortu!!

EGITARAUA

9:00etan: Hainbat belaunalditako aguraindar euskaldunon ordezkaritza eta trikitilarien diana irtengo dira Euskal Herria plazatik. Aguraindar euskaldun goiztiar guztiak zaudete gonbidatuta!

9:10ean: Euskaldunon ordezkaritza hori izango da Aguraingo etxe zaharrenean euskararen lekukoa hartuko duena, eta bertan bi bertsolari gaztek kantatuko dute. Trikitilarien dianak kale nagusitik Donibane enparantzarainoko bidea egingo du.

9:25ean: Txalaparta Donibane enparantzan. Lope de Larrea ikastolako abesbatzak kantatuko du; ondoren euskaldunon ordezkaritzakoek bandoa irakurriko dute, zinta moztu eta egunari hasiera emango zaio. Gosari xumea goiztiar guztiontzat!

9:00etan: Egun honetarako Agurainen entzungo den eta esatari aguraindarrek egindako “Txindurri” euskarazko irratia emititzen hasiko da (Irratiko instalakuntzak Andra Mari enparantzan egongo dira)

10:00etan: “1842-2010: iraganean beltz,orain amets,bihar baietz” 168 km-ko Korrika-erronkari hasiera Donibane enparantzan. Lehenengo kilometroan aipatutako euskaldunon ordezkaritzak eramango du euskararen lekukoa .

DONIBANE ENPARANTZAN

10:30etatik-11ak arte: Euskal literaturaren jende aurreko irakurraldia.

10:45ean:”Oriamendin euskara freskue” ekimenaren hasiera. Puzzle erraldoia osatu baietz!

11:00etan: “Euskarari mezu biribilak” idazteko ekimena zabalduko da.

11:15ean: Pista jokoa herrian zehar (8-12 urte bitarteko neska-mutilentzat)

11:45ean: Jende aurreko euskal literaturaren irakurraldia.

12:15ean: Txontxongiloak.

12:30etatik-14:00etara: Euskararen fotomatoia. Atera ezazu zure argazkia!

12:40an: Gastronomia txokoa ( Musikaz lagunduta Elkarte Gastronomikoek bazkarirako prestatu duten menuaren azalpena)

12:50ean: Herri kirolak: euskararen erabileraren traktorea mugitu baietz! Egin apustu!

13:50ean: Argitxo, Porrero eta Sorginen agurra “Jo ta Fa”txarangak lagunduta

13:55ean: Dantzarien emanaldia eta Txulalai erraldoiaaaa dantzatuz…euskara ahorainooo eraman baietz!

14:25ean: Aguraingo musika-eskolako lagunen emanaldia

14:55ean: Herri-bazkaria Donibane enparantzan, elkarte gastronomikoek prestatuta.

15:45ean: Kantaldia. “Euskaraz abestuz, ilustratzen gara…”

16:45ean: Donibane Enparantzatik Andra Mari enparantzaraino kalejiran joango gara. Norberak bere musika tresna eramango du, munduko txoko desberdinetako tresnak, denok baikara musikari!

ANDRA MARI ENPARATZAN

17:00etan: Dantza-plaza

17:15ean: Mus-txapelketa azkarra Udaletxe ondoko plazan.

18:00etan: Herri kirolak: euskararen erabilerari ieuup….lastoa altxaxeari ieuupp... Euskararen aldeko lastoa altxatu baietz! Egin apustu!

18:15ean: Umeentzako euskaraz mintza jokoak.

19:00etan: Bertso-pilota (frontoi zaharrean edo ikastolako frontoian)

19:15ean: Txontxongiloak Andra Mari enparantzan

20:15ean: Futbolin bizirik txapelketa

20:50ean: Banako eta ”Txulalai erraldoia” dantzatuz, euskara ahoraaaaainoooooo!

21:00etan: Aguraingo musika taldeen euskal abestien bertsioak

22:00ean: Txotx, Txotx… sagardotegiaren irekiera!

22.45etan: Egunean zehar egindako argazkien proiekzioa afariarekin batera.

23:30etan: Aguraingo musikarien topaketa, “1842-2010: iraganean beltz, orain amets, bihar baietz” Korrika-erronka eta “Oriamendin euskara freskue”, ekimenen amaiera. Une horretan euskaraz, musikaz, ilusioz eta itxaropenez beteko dugu giroa! Jai giro honetan,

24:00etan “Iraganean beltz, orain amets, bihar baietz” lehenengo edizioari amaiera eman eta euskarak eta euskararen erabilerak urrats berriak eman ditzan bidea zabalduko dugu.

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A