Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Guk abizena, zuk?

Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri du abian UEMAk

2010-02-18

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) abian jarri du abizenak euskalduntzeko kanpaina, Guk abizena, zuk? leloarekin.

Arteche, Aguirre, Goicoechea, Echenique, Echeverria… Zure abizena horietako bat da? Zenbat aldiz pentsatu duzu abizena euskaratu beharko zenukeela?
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) abian jarri du abizenak euskalduntzeko kanpaina, Guk abizena, zuk? leloarekin, eta dei egiten die euskaldunei bere izanarekin koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko.
Gainera, Hego Euskal Herrian, UEMAtik kanpoko udalerrietan ere (Araban Aramaio udalerria bakarrik dago UEMAn) gauza bera egin behar da abizenak euskal grafiaz jartzeko.
Abizena euskal grafiara moldatu nahi dutenek hiru pauso hauek eman behar dituzte:
   1. Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.
   2. Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete.
   3. Agiri hauek eraman:
          * Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
          * Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria
          * Errolda agiria
          * Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu, familia liburua.
         * 16 urtetik gorako seme-alabarik baduzu, seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia.
 

Dokumentuak

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A