Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Gasteiz

Gasteizen etorkinentzako euskara ikastaroak (AISA)

Izena emateko epea irailaren 19ra arte

2010-09-08

Euskararen ikaskuntzan lehen pausuak eman nahi dituzten etorkinentzako harrera ikastaroak dira.

I. PROGRAMAREN HELBURUAK
Euskararen ikaskuntzan lehen pausuak eman nahi dituzten etorkinentzako harrera ikastaroak dira. Gizartea hobeto ezagutzeko aukera ematen duten gaiak jorratzen dira: agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka... Gai horien alorreko hiztegia landuko da ariketetan, baita hizkuntzaren oinarrizko ulermena ere (errotuluak, kartelak...).
II. BETEBEHARRAK
• Etorkina izatea, 16 urtetik gorakoa, eta Gasteizen bizitzea, eta euskararekin lehendik harremanik izan gabea.
III. IZENA EMATEA
• Gizarte etxeetan (ikus ikastaroen taula, VII. atalean).
• Matrikula saria: 9 euro.
• Nortasun-agiria edo AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) aurkeztu beharko da, edo identitatea egiaztatzen duen beste agiriren bat (jatorrizkoa eta fotokopia).
IV. IZENA EMATEKO EPEA
• Izena emateko epea: irailaren 2tik 19ra. Baldintzak betetzen dituzten 18 lagunek izena ematen dutelarik, betetzat joko dira taldeak.
• Taldeak osatzeko: irailaren 23tik 26ra bitartean. Izena eman ondoren talderik gabe geratzen direnei telefonoz deituko zaie, osatu den baina
bete gabe dagoen beste talderen batean matrikula daitezen, nahi izanez gero. Nahi ez badute, berriz, itzuli egingo zaie matrikula saria.
V. EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK
60 orduko iraupena dute ikastaroek, bi orduko saioetan banatuta, astean hiru egunez (astelehen, asteazken eta ostiraletan), VII. atalean ageri den eskaintzaren arabera. Urriaren 4an hasiko dira eskolak, eta abenduaren 22an bukatuko. Ez da eskolarik emango urriaren 11n eta azaroaren 1.ean, ezta abenduaren 6tik 12ra bitarteko astean ere.
VI. BESTELAKO OHARRAK
• Taldeak osatzeko gutxienez 14 lagun beharko dira, eta gehienez ere 18 ikasle izango dira talde bakoitzean.
• Ez zaie asistentzia-ziurtagiririk emango gutxienez eskolen % 70era agertzen ez diren ikasleei.
VII. TALDE-ESKAINTZA
kodea maila gizarte etxea egunak orduak
1 1 Aldabeko gizarte etxea AL-AZ-OL 10:15-12:15
2 1 Aldabeko gizarte etxea AL-AZ-OL 19:30-21:30
3 1 Judimendiko gizarte etxea AL-AZ-OL 10:00-12:00
4 1 Judimendiko gizarte etxea AL-AZ-OL 19:30-21:30
5 1 Landazuriko kiroldegia AL-AZ-OL 10:15-12:15
6 1 Landazuriko kiroldegia AL-AZ-OL 19:30-21:30
 

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A