Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Euskara, eskaintzarik onena

Merkataritzan euskararen erabilera sustatzea da egitasmoaren helburua

2010-03-11

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako kanpaina bada ere, kanpainan zehar sortu diren baliabideak eskura daude erabili nahi dituenarentzat, Azkue Fundazioa Webgunearen filosofiari jarraituz, jakintza librea bultzatzea, hain zuzen ere. Beraz, kartelak euskaraz, hiztegiak, itzulpenak eta abar euskaraz izan nahi badituzu, orain da zure aukera.

Alkarbide Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea da. Bizkaiko Foru Aldundiak sortu du Alkarbide, Eusko Jaurlaritzarekin eta EUDELekin lankidetzan. Alkarbideren xede nagusia, berriz, euskararen aldeko toki politikak bateratu eta bideratzea da, hala euskara sustatzeko irizpideak finkatzeko, nola udal eta mankomunitateen iritziak eta iradokizunak jaso eta ahalbideratzeko.
Merkataritzako arlo ezberdinetan euskararen erabilera sustatzeko CDa garatu dute egitasmoan parte hartu duten udalerriek. CDak lau atal ditu (hiztegia, kartel ereduak, idazkiak eta argibideak) eta euskara hutsez eta ele bietan egin dira merkatari eta ostalari guztiengana heldu asmoz. Guztira 17 udalerrik parte hartu dute egitasmoan eta 2000 ale baino gehiago argitaratu dituzte. CDan dagoen informazioarekin web gunea ere egin dute.

www.azkuefundazioa.org/alkarbide/merkataritza/euskaraz
 

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A