Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Gasteiz

“Euskal jolasak” hezitzaileentzat formazioa

Irailaren 14ean (asteartea) eta Irailaren 16ean (osteguna)

2010-07-01

Ikastaroa Euskharan eta Urtxintxak antolatu dute eta hezitzaileentzat zuzenduta dago.

Helburuak

- Hezitzaileei, begirale, guraso zein irakasleei, euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea.
- Jolas eta abestiek haurren garapenean eta euskararen eremuan duen garrantzia adieraztea eta euskaraz jolastuz gozatzea.
- Esparru pribatuan zein astialdian, jolasaren bitartez euskararen erabilera bultzatzea.

Edukiak

Jolasak haurraren garapenean duen garrantzia landuko da, eta horrez gain, euskararen motibazio, ezagutza, erabilera eta transmisioan duen eragina ere aztertuko da.

Lekua: Gasteizko Amaia Zentroa
Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara.

Parte hartu nahi baduzu eman izena Amaia Zentroan telefonoz (945 288275) edo e-postaz (euskhara@euskalnet.net). Uztailaren 9a baino lehen (Plaza kopuru mugatua).
Udako ordutegia:
Ekainaren 23tik Uztailaren 9ra, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:30etara.
 

Dokumentuak

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A