Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Gasteiz

Denon Eskolak TELP tailerra antolatu du Gasteizen

Euskaraz eroso, nonahi eta noiznahi sentitzeko tailerra

2012-02-17

Denon Eskolak, Arabako Ikastetxe Publikoetako IGEen (Ikasleen Guraso Elkarte) Federazioak, TELP (Taller del Espacio Lingüístico Personal) ikastaroa antolatu du. Tailerra Gasteizen, EMUN lana euskalduntzeko kooperatibaren laguntzarekin, egingo dute martxoaren 6, 13 eta 20an.

Nori ez zaio gertatu denda, erakunde edo beste edozein tokitara joan eta euskaraz hitz egiten hasitakoan, beste pertsonak euskararik ez dakiela esan eta deseroso sentitzea? Edo alderantziz, norbaitekin gaztelaniaz hitz egiten hasi eta euskaraz badakiela ondoren konturatzea?

TELP (Taller dÉspai Lingüistic Personal) tailerrari esker horrelako egoeretan dugun jokabideaz ohartuko zara eta naturaltasunez eta eroso nola jokatu behar dugun ikasiko duzu. Hobetzeko ditugun ohituretan eragiteko baliabideak eskaintzen dizkizugu, ohitura eta esperientzia propioei arreta berezia jarriz. Izan ere, ingurukoen hizkuntza ohiturak euskalduntzeko, lehenik norberarenak aztertu eta zuzendu beharko ditugu. Azken finean, euskaraz mintzatzeak ez digu zalantzarik sortu behar eta modu erosoan jarduteko aukera gure esku dagoela argi izan behar dugu.

TELP tailerrak ez dizu ez dakizunik erakutsiko, TELPak duzun ezagutza beste modu batera antolatzen erakutsiko dizu. Begirada berri bat zeureganatzen lagunduko dizu eta zure hobetzeko aukerak ikusteko lagungarri izango zaizu.

Egin nahi duzun hori nola egin erakutsiko dizu, pauso txikiak emanez, oso urrutira hel zaitezen.

Hartzaileak:

Euskaraz egiteko gogoa izan eta sarri egoera deserosoen aurrean aurkitzen diren hiztunak dira (hizkuntza kontzientziadunak).

Tailer honetan azaldutako teknikak oso baliagarriak dira esparru desberdinetako hiztunentzat, norbanakoek, irakasleak, administrazio teknikariak, enpresetako langileak, etab.

TELP ez da euskara hobetzeko ikastaroa, Euskaltzaindiaren araudiari buruzko ikastaroa, erdarakadak zuzentzeko ikastaroa edo gaztelaniaz mintzatzen diren euskaldunak euskaraz mintzatzera behartzeko ikastaroa.

Helburuak:

  • Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea.
  • Hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea
  • Baliabide gehiago sortzea.

Edukiak:

Oinarri teorikoak
Ikuspegi estrategikoa
Baliabideak
Konbergentzia mailak
Komunikazio asertiboa
Metodologia:
Parte hartzailea
Praktikan oinarritua
Egokitua
Malgua

IKASTAROA (hiru saio)
MARTXOAK 6-13-20
18:00etatik 21:00etara
DENON ESKOLAren egoitzan
Izen ematea: Otsailak 29 azken eguna
945256162
info@denoneskola.org

EMUNek argitaratutako “Zer egin…? liburuxka  parte-hartzaileen artean banatuko da.
 

Dokumentuak

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A