Datorren asteburuan egingo dira Zigoitia Euskarazeko ekitaldi nagusiak
Igandean Mairuelegorretako festa
2010-09-07

Urtero bezala, irailaren 4-5 eta 11-12 asteburuetan Zigoitia Euskaraz jaialdia antolatu dute Kirikio Euskara Elkarteak, Zigoitia Euskaraz taldeak eta Zigoitiko Udalak.
Urtero bezala, irailaren 4-5 eta 11-12 asteburuetan Zigoitia Euskaraz jaialdia antolatu dute Kirikio Euskara Elkarteak, Zigoitia Euskaraz taldeak eta Zigoitiko Udalak.
Datorren asteburuan izango dira ekitaldi nagusiak: irailaren 11n aintzinako traktoreen erakusketa egingo da Muruan, eta bertan egingo da urteroko traktore proba.
Irailaren 12an, berriz, Mairuelegorretako festa izango dugu. Bertan arituko dira, besteak beste, Oihane Perea eta Iratxe Ibarra bertsolariak, Sorkun kantaria, Harresian Zulo, Sustantzieroak...
Ondoren, herri bazkaria eta erromeria, urteroko ohiturari jarraituz.
Hemen duzue egitarauaren esku orria, informazio gehiago nahi izanez gero.