Bertso Abentura Zuian
Bertso barnetegia apirilaren 6, 7 eta 8an izango da.
2010-03-05
http://www.blogak.com/gorbeialdea-bertsotan/bertso-abentura-sarrian

Arabako Bertsozale Elkarteak bertso barnetegia antolatu du Sarrian Aste Santuko oporraldian.
Urtero bezala, Arabako Bertsozale Elkarteak “Bertso Abentura” antolatu du Zuia-Gorbeialdea Eskualdeko haurrentzat. Aurten Sarrian izango da. I. Goikuria aterpetxean. Euskaraz ondo pasatu, bertso munduan murgildu, eskualdeko bertsolariak ezagutu eta Eskualdeko haurrak elkarren artean harremanetan jartzea izango da helburua. Horretarako jarduera dezente prestatu dituzte: bertsolarien bisita, piropo-posta, pista jokoak, bertso-jolasak, bertso-antzerkiak, akelarrea, kantaldia…
Bertso Barnetegia 9-12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago eta haur bakoitzak 40€ ordaindu beharko du. Martxoaren 25a baino lehen eman behar da izena Zuiako Kuadrillako udaletxeetan
Zuiako Kuadrillak Sarriara joateko autobus zerbitzua antolatu du.