Arabako Errioxako Eskola-Aldizkari baten Argitalpenerako I. Lehiaketa
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak antolatua
2010-03-05

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, eskola-aldizkari baten argitalpenerako I. lehiaketa antolatu du.
Lehiaketa honen xedea, ekintza didaktiko eta erakargarri batez baliatuz, euskararen erabilera sustatzea da eta, bertan, Arabako Errioxako edozein ikastetxetan matrikulatuta dagoen pertsona orok parte hartu ahalko du.
Lehiaketa hau ikastetxe guztiei helaraziko zaie, hau da, eskola, ikastola eta institutuei, bertan parte hartzeko.
Hiru sari egongo dira jasotako eskola-aldizkari onenak saritzeko. Aldizkaria DIN A4 formatuan argitaratuko da eta gutxienez sei orrialde izango ditu, bertan agertuko diren testuak euskara hutsean egon beharko dute.
Animatu eta parte hartu!