Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Agurain

Araba Euskaraz Agurainen

"Gogo biziz" lemapean datorren igandean

2010-06-18

http://www.arabaeuskaraz.net/web/default.php

Datorren igandean, ekainak 20, Araba euskaraz, Arabako ikastolen jaia ospatuko da Agurainen. Aurten 30. edizioa da eta Lautada ikastolak antolatzen du.

Araba Euskaraz´10 goizeko 9:30etan hasiko da. Ibilbideak inguratuko du eta lau gunetan banatuko da.  Adin guztietarako jardueraz osatutako egitarauak  egun ederra bermatuko dizu.

Araba Euskaraz ’10 ediziorako diseinatutako logotipoak ibilbide bat irudikatzen du. Duela 25 urte, 1985. urtean, egindako edizioa ekartzen du gogora eta ordutik egindako ibilbidea. Beste aldetik gezien bitartez mugimendua transmititu nahi da eta, joku batean, ikus daitezkeen a eta e hizkiak, Araba  Euskaraz,  Agurain  Euskaraz adierazten dute.

“Gogo biziz” lema, sortu berri den Lautada Ikastolak egun bizi duen garaia oso ondo islatzen duelako aukeratu da baita ikastolen proiektua aurrera ateratzeko ilusioa ere. Araba Euskaraz inflexio-puntua izatea nahi da taldea sendotze bidean eta baita indar metaketan ere.

Autobusak antolatu dituzte Gasteiztik eta izena eman dezakezu leku hauetan: Ikastolen Federazioa, Armentia ikastola, AEK eta IKA euskaltegietan.

Dokumentuak

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A