Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Aiara

Aitita-amamentzako euskara ikastaro bereziak Laudion

Urtarrilaren 10ean hasiko dira

2010-12-17

Aurreko urteetan bezala, 2011n ere izango dituzte aitita-amamentzako euskara ikastaro bereziak Laudion. Eskolak urtarrilaren 10ean hasiko dira eta ekainaren 22an bukatu.

Aurreko urteetan bezala, 2011n ere izango dituzte aitita-amamentzako euskara ikastaro bereziak Laudion. Eskolak urtarrilaren 10ean hasiko dira eta ekainaren 22an bukatu. Astelehen eta asteazken guztietan (eskola-egutegiari jarraiki) burutuko da. Ordutegia, 17:00-19:00 izango da eta, denetara 46 eskola egun eta 92 ordu izango dira. Ikastaro honen helburua ez da goi mailako euskara ikasketak egitea, sarritan zaintzen diren bilobekin euskarazko oinarrizko elkarrizketak izatea baizik. Erritmo apalagoa da eta, horregatik, edonork parte hartzekoa. Matrikulak 149,04 euro balio du eta ikasturte amaieran asistentzia nahikorik (gutxienez eskola orduen %85ean izatea) izanez gero, diru hori itzuliko zaie bere osotasunean.

Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez antolatzen eta finantzatzen ditu eta arlo akademikoa eta kudeaketa AEKren Berbots euskaltegiaren esku dago. Izen-emateak bertan egin daitezke gaurgero: Zubiaur, 5 (Laudio) // 946726722.

Beste aldetik, pasa den 2010-11-29 eguneko Udalbatzan Laudio Udalak behin-behinekoz onartu zuen Euskararen Erabilerarako Udal Ordenantza. Indarreko legeriari jarraikiz, 30 egun balioduneko epez jarri behar da aztergai, balizko erreklamazio eta ekarpenak egin ahal izateko. Epea, erabakiaren irargia ALHAOn argitaratzen den ondoko egunean hasten da. Oraindik ez da argitaratu esandako iragarki hori. Bitartean, testua ikusgarri eta aztergarri duzu ondorengo helbidean: http://www.blogari.net/laudioibarra

Facebook Twitter
   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A