Ahoa bete hots
Ahozkotasuna kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan
2010-07-07

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Mintzola Fundazioak “Ahoa bete hots” jardunaldiak antolatu dituzte.
Kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskararen ahozko gaiez eginiko gogoetak bildu eta esperientziak jasotzea da helburua, etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko.
Jardunaldietan parte hartuko duten adituen zerrenda luzea da: Piter Ansorena, Gorka Tolosa, Itziar Rekalde, Miren Ibarluzea, Joan Kruz Igerabide, Julian Beloki, Antton Luku, Jose Angel Irigaray eta Lorea Agirre.
Uztailaren 22an, 23an eta 24an izango dira jardunaldiak Villabonako Subijana Etxean, Mintzola Fundazioaren eta Bertsozale Elkartearen egoitzan.
Izen-emateko epea ekainaren 21etik uztailaren 16ra luzatuko da.
Informazioa: www.bertsozale.com / www.mintzola.com / 943 69 41 29