| Martxoa 2012 | ||||||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | ||
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | ||
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | ||
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |||
Literatura Txokoa Agurainen: "3 Mariak"

Antolatzailea: Olbea Euskaldunon Elkartea
Noiz: 20:00
Non: Agurain. Jai Alai tabernan.
Liburua: "3 Mariak"
Idazlea: Arantxa Urretabizkaia
Argitaletxea: Erein
Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea eta, era berean, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean.Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du. Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat berez gezurtia den memoriak.
Aguraingo II. Narrazio Lehiaketan saritutako hiru narrazioak ere irakurriko ditugu:
GEUrekin mendira: Cueto-Mota

Antolatzailea: GEU Elkartea
Noiz: 8:30
Non: Gasteiz. Mendizorrotzako aparkalekuan.
Kontaktua: Koldo 658706684
url: Mendi-egitaraua
CUETO – MOTA (1319)
Abiapuntua: Barrio
Iraupena: egun osokoa (igoera denbora 4:30)
Zailtasuna: ertaina.
Ozaetatik Egun pasa Zerainera

Noiz: 10:00
Non: Ozaetako plazatik
Dokumentua: deskargatu
Antolatzailea: Satorra Euskara Elkartea
Euskara praktikatzeko jarduera!
Goizeko 10etan: Autobusaren irteera Ozaetako plazatik.
Goizeko 11:30etan Zeraingo Museo Etnografikora eta bertako kartzelara bisita.
Eguerdiko 15:00etan bazkaria: Sagardotegi menua Otaza Sagardotegian.
Arratsaldeko 18:00etan autobusa.
IZENA EMATEA ETA PREZIOA:
- Izena eman Barrundiako udaletxean martxoaren 20a baino lehen
PREZIOAK: autobusa, bazkaria eta sarrerak. Helduak (sagardotegi menua) 28 €. Umeen menua 10 €.
Gasteizko Irakurle Kluba

Antolatzailea: Gasteizko Irakurle Kluba
Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Ignacio Aldecoa Kultura Etxea (Floridako ibilbidea, 9)
Kontaktua: Gasteizko Irakurle Kluba
Dokumentua: deskargatu
Liburua: Haize kontra
Idazlea: Patxi Iturregi
Argitaletxea: Elkar, 1996.
“Untzi guztiek daramate hondora sekreturen bat, istorio bitxiren bat, etengabe mugitzen den ozeano sakon eta urdin ilunak itzal-zoko barneetan gordeko duena”.