Harremanetarako | Nor gara

Agenda

  atzera Otsaila 2012 aurrera  
 
   12345 
 6789101112 
 13141516171819 
 20212223242526 
 272829     
 
 

otsailak 01

Agurain - Irakurle kluba

Literatura txokoa: "Bilbao-New York-Bilbao"

Literatura txokoa: "Bilbao-New York-Bilbao"

Antolatzailea: Olbea Euskaldunon Elkartea
Noiz: 20:00
Non: Agurain. Jai Alai taberna
Kontaktua: Olbea Euskaldunon Elkartea

Liburua: Bilbao-New York-Bilbao

Idazlea: Kirmen Uribe

Argitaletxea: Elkar

Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.

Facebook Twitter
 

otsailaren 03(e)tik - otsailaren 05(e)ra

- Bertsolaritza

Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa 1.asteburua

Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea
url: Arabako Txapelketa
Dokumentua: deskargatu

 

OTSAILAK 3, OSTIRALA, Gasteizen, Gaztetxean, 20:30

Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 688 695 875 

Bat-batekoa: Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Vs Gasteizko Eguzkilore           

Idatzizkoa: Gasteizko Gaztetxea Vs Aguraingo Gazte Asanblada

 OTSAILAK 4, LARUNBATA, Zalduondon Zeledon txiki elkartean, 14:00

Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 645 738 293

Bat-batekoa: Zalduondoko Zeledonen seme-alabak Vs Aguraingo Sorginetxe

Idatzizkoa: Barrundiako Mintzalagunak  Vs Araiako Gaztetxea

 

OTSAILAK 4, LARUNBATA, Aramaion, Marixeka elkartean, 20:30

Afarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 688 627 089

Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra

Idatzizkoa: Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak

 

OTSAILAK 5, IGANDEA, Gasteizen, Kakiturri-Ehari elkartean, 14:00

Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 945 232702 edo xabirico@gmail.com

Bat-batekoa: Gasteizko Kakiturri-Ehari Vs Gasteizko Errexala

Idatzizkoa: Gasteizko Aldapazaleak Vs Gasteizko Bertsoaren saltsan

 

Argazkiak, bideoak, sarrerak, twitter… www.arabakotxapelketa.org

 

Facebook Twitter
 

otsailak 04

Gasteiz - Musika emanaldia

Lisabö

Lisabö

Antolatzailea: Jimmy Jazz
Noiz: 21:00
Non: Gasteiz. Jimmy Jazz aretoan

"Animalia lotsatuen putzua" diskaren aurkezpena.

Animalia lotsatuen putzua disko akigarria da. Etenik gabe entzutea unagarria da. Hala ere, entzunaldia etetea ez da erraza. Haiek diote zenbait hilabetetan eta hainbat saiakera egin ondoren diskoaren oinarria lau astetan gauzatzen dutela, eta grabatzera sartu baino lau egun lehenago erdia ere aldatzen dutela. Datak azken muturreraino eramaten dituzte. Denborak hala agintzen die, eta ezin gehiagoko larritasun horretan lan egiten ikasi dute…

Facebook Twitter
 

otsailak 04

Aiara - Beste batzuk

Laudiotik Gasteizko izotz pistara

Laudiotik Gasteizko izotz pistara

Antolatzailea: Laudioko Udala
Noiz: 17:00 - 18:30
Non: Gasteiz. Izotz pista.
Dokumentua: deskargatu

Sarrera: dohainik

Patinen alokairua: 4,50 euro

Bidaia: nor bere autoan

Izena emateko Azken eguna: urtarrilaren 30a, astelehena. Non? Laudioko Berbots-AEK euskaltegian (laudio_berba@aek.org; 607 673 744) edo Udaleko Euskara Arloan (euskara@laudiokoudala.net; 944 034 890).

Facebook Twitter
 

otsailak 04

Aiara - Tailerrak

Sorgin zapatuak

Sorgin zapatuak

Antolatzailea: Laudioko Udala
Noiz: 17:30 - 19:30
Non: Areta. Kultur Etxea.
Dokumentua: deskargatu

KIKI, KOKO MOKO pailazoak

Lantegia: Aratasteetarako ilerordea. Kirikiño Taldea

Askaria.

Facebook Twitter
 

otsailak 04

Agurain - Musika emanaldia

Ruper Ordorika "Hodeien azpian"

Ruper Ordorika "Hodeien azpian"

Antolatzailea: Aguraingo Udala
Noiz: 20:00
Non: Agurain. Harresi aretoan.

Aldez aurretiko salmenta Turismo bulegoan eta Ortzi tabernan

RUPER ORDORIKA Oñatin jaio zen 1956.ean. Musika zalea betidanik, hamabi urterekin Gasteizera joan zen bizi izatera. Giro ilun eta jarrera sortzaileren aurkako garai hartan iragan zen rock anglosaxoian zituen idoloei jarraitzetik kantuak euskaraz idaztera eta euskal kantutegi zaharra ikastera. Ruper Ordorika ezaguna zen Bilboko euskal kultura zirkuluetan 1980.ean HAUTSI DA ANPHORA, bere lehen diskoa, enrejistratu zuenerako. Gasteizen ikasle denboretan eta, gero, Bilboko Unibertsitatean aritua zen hainbat antolamendu eta ekintzetan. Pott Bandaren sorrera aipatu behar da haien artean, gerora kantariaren ibilbidean edukiko zuen garrantziarengatik. Bertan elkartuko zen aurrerantzean hain harreman emankorra edukiko zuten adixkideekin: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde.

Oraingoan, New Yorken grabaturiko disko berriaren aurkezpenarekin datorkigu. Hodeien azpian, zuzena, hurbila eta sonoritate berriei erreparatzen diena.

Facebook Twitter
 

otsailak 06

Gasteiz - Tailerrak

"Euskara pil-pil erara" sukaldaritza ikastaroa

"Euskara pil-pil erara" sukaldaritza ikastaroa

Antolatzailea: Gasteizko Mintzalaguna
Noiz: 18:00 - 20:30
Non: Gasteiz. Errexala elkartean (Aiztogile, 62)
url: Gasteizko Mintzalaguna
Dokumentua: deskargatu

Laugarren saioa: (helduentzako saioa) Sumendiak patata-harriarekin.


Prezioa:

    *   mintzalagunek eta gurasolagunek: 7,5€
    *   umeek: 5€
    *   beste guztiek: 10€

Izena emateko: mintzalaguna@geugasteiz.com helbidera idatzi zuen izen-abizenak, telefonoa eta parte hartu nahi duzuen saioa zehaztuz.

Eraman beharrekoak: amantala, gosea eta ondo pasatzeko gogoa!
 

Facebook Twitter
 

otsailak 09

Gasteiz - Hitzaldia

Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?

Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Ibaiondo Gizarte Etxea
Dokumentua: deskargatu

Hizlaria: Iñaki Eizmendi. Gizarte Hezitzailea.

Guraso euskaldun askoren kezka izaten da seme-alaben hizkuntza-ohiturena: lagunartean eta beste hainbat egoeretan euskaraz egitea nahi genuke baina gaztelaniak indar handia duen testuinguru batean bizi gara. Horri begirako ideiak eta aholkuak emango dira bi hitzaldi hauetan.

Hitzaldia euskaraz izango da.
 

Facebook Twitter
 

otsailak 10

Gasteiz - Musika emanaldia

Ze Esatek! kontzertuan

Ze Esatek! kontzertuan

Antolatzailea: Jimmy Jazz
Noiz: 21:00
Non: Gasteiz. Jimmy Jazz

Sarrera: 5/8 euro

Tickets: Gora Taberna, www.kulturalive.com

Facebook Twitter
 

otsailaren 10(e)tik - otsailaren 12(e)ra

- Bertsolaritza

KUADRILLA ARTEKO BERTSO txapelketa 2.asteburua

Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea
Dokumentua: deskargatu

 

OTSAILAK 10, OSTIRALA, Gasteizen Errexala elkartean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 645 725 473
Bat-batekoa: Gasteizko Errexala Vs Gasteizko Aizkorak zorroztu
Idatzizkoa: Trebiñuko Gutxisolo Elkartea Vs Otazuko albokariak

OTSAILAK 11, LARUNBATA, Agurainen Aitxuri elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 667 310 082
Bat-batekoa: Aguraingo Sorginetxe Vs Arabako Errioxa
Idatzizkoa: Aguraingo Ostegunekoak Vs Aguraingo ostiral iluntzeetako Berbalagunak

OTSAILAK 11, LARUNBATA, Izarran, Frontoia jatetxean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko ostegunean azkeneko eguna. Bidali mezu bat: olatzbyr@hotmail.com
Bat-batekoa: Urkabustaizko Izarra Vs Aramaioko Izarrak
Idatzizkoa: Izarrako Sorgin zuriak
                                                                                                  
OTSAILAK 12, IGANDEA, Saratxoko elkartean, 14:00
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 606 895 739
Bat-batekoa: Aiaraldeko Altubepekoak Vs Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II)
Idatzizkoa: Laudioko Bertso-eskola Vs Laudioko kantuzaleak

OTSAILAK 12, IGANDEA, Aramaion, Izarra elkartean, 18:30
Pikoteo ondoren
Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra
Idatzizkoa: Izarrako mutilek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak

Facebook Twitter
 

otsailak 11

Aiara - Tailerrak

Sorgin Zapatuak

Sorgin Zapatuak

Antolatzailea: Laudioko Udala
Noiz: 17:30 - 19:30
Non: Laudio. Ludoteka
Dokumentua: deskargatu

LUMINISZENTZIA lantegia

Oraingo honetan ARIMAko gure lagunak arduratuko dira eta hona hemen euren proposamena:

"Egun honetan margolaritzaren inguruan kontzeptu beri batekin esperimentatuko dugu: LUMINISZENTZIA, hau da, iluntasunean ikusten den pintura. Margo berezi honekin umeek logelan edo beste leku batzuetan ipintzeko apaingarriak sortuko ditugu: izarrak, figurak... Eta hori guztia gutxi balitz, Ludotekako lantegian sortutako ipuinak eta objektuak momentuan ikusteko makina berezia erabiliko dugu. MAGIA OTE?"

Askaria

5 urtetik gorakoentzat.

Facebook Twitter
 

otsailak 11

Zuia - Antzerkia

Beltzitina

Beltzitina

Noiz: 19:00
Non: Zigoitia. Aretoan.
Dokumentua: deskargatu

Panta rhei taldea.

Facebook Twitter
 

otsailak 11

Agurain - Jaia

Ilarduia, Egino eta Andoingo inauteriak

Ilarduia, Egino eta Andoingo inauteriak

Noiz: 16:00
Non: Ilarduiatik Andoinera
url: Ilegan Kultur Elkartea

Egitaraua:

16:00 Inauterien hasiera. erronda Ilarduian errauskinekin, gizenekin eta gainontzeko porreroekin

17:30 Erronda Eginon. Bi idik tiraturik Gurrmenditik datorren gurdiari harrera. Txokolate eta tostada banaketa.

20:00 Erronda Andoinen. Lastozko gizonaren epaiketa eta zigorra, leherketarekin.

21:00 Herri afaria.

EGITARAUA (PDF)

Arabako herri inauteria - kartela (pdf)

Facebook Twitter
 

otsailak 14

Gasteiz - Hitzaldia

Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?

Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Ibaiondo Gizarte Etxea
Dokumentua: deskargatu

Hizlariak: Edu Zelaieta, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Iñaki Eizmendi.,Gizarte Hezitzailea.

Guraso euskaldun askoren kezka izaten da seme-alaben hizkuntza-ohiturena: lagunartean eta beste hainbat egoeretan euskaraz egitea nahi genuke baina gaztelaniak indar handia duen testuinguru batean bizi gara. Horri begirako ideiak eta aholkuak emango dira bi hitzaldi hauetan.

Hitzaldia euskaraz izango da.
 

Facebook Twitter
 

otsailak 14

Gasteiz - Tailerrak

Efektu berezien makillajea

Efektu berezien makillajea

Antolatzailea: Gasteizko Udala
Noiz: 18:00
Non: Abetxuko. Liburutegian
Dokumentua: deskargatu

Amets Martínez de Heredia 

Nola egiten dira zauriak telebistan eta zineman? Makillajean efektu berezien sekretuak ezagutu nahi al dituzu? Liburutegira hurbildu eta fikzioari errealismoa ematen dioten elementu hauen magia ezagutuko duzu. Etxera zauria, ubeldura edo erredura eraman ahalko dituzu… eta ez dizu minik egingo!

Facebook Twitter
 

otsailak 15

Gasteiz - Hitzaldia

¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera?

¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera?

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Lakua-Sansomendi Gizarte Etxea
Dokumentua: deskargatu

Hizlaria: Iñaki Eizmendi. Gizarte Hezitzailea.

Euskara ez dakiten gurasoei seme-alabei eskolako lanetan laguntzeko tresnak eta aholkuak eskainiko zaizkie hitzaldi honetan.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Facebook Twitter
 

otsailak 16

Zuia - Zine emanaldia

Lucio

Lucio

Noiz: 18:00
Non: Izarra. Kultur Etxean.
Dokumentua: deskargatu

Dokumentala

Argia emanaldiak.

Facebook Twitter
 

otsailak 16

Gasteiz - Hitzaldia

Groenkaiak. Ramón Uriz, Itziar Pérez

Groenkaiak. Ramón Uriz, Itziar Pérez

Antolatzailea: Gasteizko Udala
Noiz: 19:00
Non: Gasteiz. Hegoalde gizarte etxean
Dokumentua: deskargatu

Bidaia-hitzaldia eta argazki-erakusketa

Groenlandian zehar, munduko tokirik harrigarrienetariko bat, kayakean egindako ibilaldia. Fiord, iceberg eta glaziarren artean 160 km-ko nabigazioa. Honen bidez gertutik ezagutuko dugu irlak jasaten duen izotzaren urtzea, aldaketa klimatikoa eraginagatik.

Facebook Twitter
 

otsailak 16

Gasteiz - Jaia

Ostegun gizen

Noiz: 17:30
Non: Gasteiz

Haur abesbatzen kalejira hiriko kale eta plazetan zehar. Udalaren Folklore Akademiako abesbatzak eta Arabatxo Haur abesbatzen Arabako Federazioko kide hauek hartuko dute parte: Olabide, Santa Maria-Zintzarri y Samaniego abesbatzak.

Abesbatza guztiak batera arituko dira, eta honakoak abestuko dituzte: “Baserritarrak”, “Ama begira zazu”, “Haurrak ikasazue” eta “Ala Kinkiri ala kunkuru”, eta amaitzeko “Jueves de Lardero” abestia.

Facebook Twitter
 

otsailak 17

Zuia - Jaia

Urkabustaizko herri inauteriak

Urkabustaizko herri inauteriak

Noiz: 19:00
Non: Izarra. Eliza zaharrean
Dokumentua: deskargatu

19:00 Eliza zaharrean ongi etorria Gizontxo eta Roxalini

19:30 Mozorroen jaitsiera, musika, dantza eta joaldunekin

20:30 Antzerkitxoa: herritarrek Roxalin erreko dute herriko plazan

20:45 Txokolatada guztiontzat frontoian

eta gauean..23:00etatik aurrera...

I. Gorbeialdea rock

  • Dutxajas (Ubidea)
  • Amatarraxa (Zigoitia)
  • Boot boys (Legutio)
  • Astalapo (Izarra)

Saria egongo da mozorro basatienarentzat!

Antolatzaileak: Urkabustaizko Gazte Asanblada, Igelzulo Gaztetxea.

Facebook Twitter
 

otsailak 17

- Jaia

Inauteri gala

Inauteri gala

Antolatzailea: AEK
Noiz: 20:30
Non: Gasteiz. Jimmy Jazz
url: Egingo al dugu?

20:30 Ongi etorria
Photo-call eta luntxa

21:30 Mozorroen desfilea
Ikuskizun berezia
Bideo emanaldia

22:30 Sari banaketa

23:00 Dantzaldia DJekin

Facebook Twitter
 

otsailak 18

Zuia - Antzerkia

Jakin eta Jolas ipar poloan

Jakin eta Jolas ipar poloan

Noiz: 19:00
Non: Murgia. Kiroldegian
Dokumentua: deskargatu

Facebook Twitter
 

otsailak 18

Gasteiz - Hitzaldia

Literatura eskolan

Noiz: 10:00 - 13:00
Non: Gasteiz. Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
url: Literatura Eskola

Hizlaria: Idurre Alonso

Facebook Twitter
 

otsailak 18

Gasteiz - Jaia

Naturaren indarra

Naturaren indarra

Noiz: 20:30
Non: Gasteiz

Dantzen ikuskizun ibiltaria, Indarra euskal kultur elkartearen eskutik.

Ibilbidea: garai bateko harresia, Hedegile kale, Burulleria plaza, Errementari, Jeseus Zerbitzarien Fundatzailearen kalea, Probintzia plaza, Diputazio kalea, Andre Maria Zuriaren plaza eta Foru plaza.

Facebook Twitter
 

otsailak 19

Gasteiz - Mendi txangoa

GEUrekin mendira: Matxategi- Kastillo

GEUrekin mendira: Matxategi- Kastillo

Antolatzailea: GEU Elkartea
Noiz: 8:30
Non: Gasteiz. Mendizorrotzako aparkalekuan.
Kontaktua: Xabi 945 200973
url: Mendi-egitaraua

MATXATEGI - KASTILLO (799)

Abiapuntua: Ubidea

Iraupena: goizekoa (igoera denbora 1:30)

Zailtasuna: erraza.

Facebook Twitter
 

otsailak 19

Aiara - Antzerkia

Salam

Salam

Antolatzailea: Hogeitalau Euskara Elkartea
Noiz: 17:00
Non: Arespalditza. Udaletxean.
Dokumentua: deskargatu

TTR TEATRO

17:00 TTR Teatro "Salam"

18:00 Askaria

18:30 Eskulan-tailerra

Facebook Twitter
 

otsailak 22

Gasteiz - Hitzaldia

Kiwizibidaia

Kiwizibidaia

Antolatzailea: Gasteizko Udala
Noiz: 19:00
Non: Gasteiz. Iparralde gizarte etxea
url: Bizibidaia
Dokumentua: deskargatu

Zeelanda Berria familia giroan bizikletaz. 2010eko azaroan, Rosa Lizaso, Mikel Bringas eta beraien seme-alabak diren Eki eta Lur, 5 y 2 urtekoak, hurrenez hurren, antipodetaraino joan ziren Zeelanda Berrian barrena bizikletaz ibiltzeko. Ikus-entzunezko baten bidez, bidaiaren kontakizun patxadatsua eskainiko digute. Kiwi familia batzuekiko harremana, ikaragarrizko paisaia, animaliekin izandako topaketak, bertako flora ugaria eta bidaia luzatu zen hiru hilabeteetako familiaren bizipenak ezagutuko ditugu.

Gonbit-txartela

Facebook Twitter
 

otsailak 23

Gasteiz - Irakurle kluba

Gasteizko Irakurle Kluba

Gasteizko Irakurle Kluba

Antolatzailea: Gasteizko Irakurle Kluba
Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Ignacio Aldecoa Kultura Etxea (Floridako ibilbidea, 9)
Kontaktua: Gasteizko Irakurle Kluba
Dokumentua: deskargatu

Liburua: Hau gizon bat bada

Idazlea: Primo Levi

Argitaletxea: Alberdania, 2011.

Itzultzailea: Mikel Irurtia

Deuseztatze esparruek ez dute liburu ederragorik inon. Literatur alderdia du eder Hau gizon bat bada liburuak, lekukotza alderdia ez ezik. Zaila da noski edertasunaz hitz egitea gizakiaren gauzaki bihurtze prozesuaren kronika lazgarriaz ari bagara, inoiz izan den krimenik handienaz ari bagara, baina Primo Levik lortu zuen bere lekukotza emateaz gain edo emanda ere literatur maisulan bat ontzea.

Facebook Twitter
 

otsailak 23

Aiara - Antzerkia

Xentimorik gabe

Xentimorik gabe

Noiz: 19:30
Non: Laudio. Basalarrina elkartearen egoitzan
Dokumentua: deskargatu

Antolatzailea: Basalarrina elkartea

RAMON AGIRRE & INAZIO TOLOSA

Facebook Twitter
 

otsailak 24

Zuia - Musika emanaldia

Malatu

Malatu

Noiz: 20:00
Non: Legutio. Kultur Etxean
Dokumentua: deskargatu

Facebook Twitter
 

otsailak 24

Aiara - Hitzaldia

Euskaraz ezta?

Euskaraz ezta?

Noiz: 19:30
Non: Arespalditza. Udaletxean.
Dokumentua: deskargatu

Aiarako Kuadrillatik euskarazko hitzaldi bat antolatu dugu kirol munduko pertsona ezagunekin, umeak zein gazteak euskararen erabileraren inguruan sentsibilizatzeko. EUSKERAZ EZTA? izenburupean, transmititu nahi dugu euskara ere badela gure inguruko pertsona famatuen eguneroko hizkuntza. Horretarako Koikili Lertxundi (Athletic-eko jokalaria) eta Igor Anton (Euskaltel Euskadiko txirrindularia) gonbidatu ditugu beren karrera profesionaleko hainbat gaiez euskaraz hitz egitera, eta baita ere, euskarak beren eguneroko bizimoduan duen presentziaz. Koikili eta Igorren solasaldia moderatzaile batek gidatuko eta bera arduratuko da, baita ere, bertaratzen direnen parte hartzea dinamizatzen. Ekitaldiaren ondoren, autografoak, argazkiak eta zozketa-sorpresa bat izango da.

KOIKILI eta IGOR ANTON

Koikili Lertxudi del Campo, 1980ko abenduaren 23an jaio zen Bilbon, Otxandion bizi da. Gaztetatik borroka librea egin zuen eta Espainiako txapelduna izan zen.15 urtekin hasi zen futbolean eta 7 taldetan jolastu du. (Vulkano, Gasteizko Aurrera, Osasuna, Beasain, Gernika, Sestao River eta Athletic Cluben.

Igor Antón Hernández 1983ko martxoaren 2an jaio zen Galdakaon. 2003an Orbea taldearekin debutatu zuen amateur kategorian, eta 2005ean Euskaltel taldearekin profesionaletan. Bere palmaresean garrantzia handiko hainbat garaipen ditu.

Facebook Twitter
 

otsailaren 24(e)tik - otsailaren 25(e)ra

- Bertsolaritza

KUADRILLA ARTEKO BERTSO txapelketa 3.asteburua

Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea
Dokumentua: deskargatu

OTSAILAK 24, OSTIRALA, Gasteizen, Eguzkilore elkartean, 20:30 (Errekatxiki 27 kalea)
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 649 054 448
Bat-batekoa: Gasteizko Eguzkilore Vs Aiaraldeko Altubepekoak
Idatzizkoa: Gasteizko Martin ttipia Vs Amurrioko Ai zapotxin Betso-eskola

OTSAILAK 25, LARUNBATA, Oionen, Azkenak elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 600 083 476
Autobusa dohainik: Agurain (10:15) – Kanpezu (11:00), buelta saioa bukatu ondoren. Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.com edo 675707971
Bat-batekoa: Arabako Errioxa Vs Zalduondo Zeledonen seme-alabak
Idatzizkoa: Lautadako Txor eta Tan Vs Mendialdeko Bertso-eskola

OTSAILAK 25, LARUNBATA, Gasteizen, Aizkora Tabernan, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 688 611 063
Bat-batekoa: Gasteizko Aizkorak zorroztu Vs Gasteizko Kakiturri-Ehari
Idatzizkoa: Gasteizko Trikiporru Vs Añanako bertso-tailerra

OTSAILAK 25, LARUNBATA, Aramaion, Eskolako jantokian 20:30

Afarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 615 739 255
Bat-batekoa: Aramioko Izarrak Vs Aramaioko Marixeka
Idatzizkoa: Aramaioko Gazte Asanblada Vs Aramaioko Ai Ene

Facebook Twitter
 

otsailak 25

Zuia - Musika emanaldia

Albokak 2.1.

Albokak 2.1.

Noiz: 19:00
Non: Zigoitia. Aretoan.
Dokumentua: deskargatu

Ibon Koteronen taldea

Facebook Twitter
 

otsailak 25

Aiara - Txangoa

Naturmendiola eta berbalagun

Naturmendiola eta berbalagun

Antolatzailea: Laudioko Udala
Noiz: 11:30
Non: Orozko
url: Naturmendiola
Dokumentua: deskargatu

ZER: Orozkoko Mendiola auzora joango gara. Non dagoen ikusteko sakatu hemen: OROZKOKO MAPA (PDF). Bertan, paisaia zoragarriez aparte, Naturmendiola enpresa dago. Naturmendiola, etxeko generoaz etxean eginiko marmeladak, irasagar-kremak, fruta konfitatuak... egiten dituen enpresa txikia da. Eta hori BISITATZERA ETA DASTATZERA joango gara. Baina ez soilik euren elikagaiak... Orozkoko ekoizpen gozoenak baizik: txorizoa, txakolina...!!

NORI ZUZENDUA: uneoro euskaraz egiteko konpromisoa hartzen duen edonorentzat (16 urtez beherakoak, lagunduta).

DOAKOA

LEKU MUGATUAK: izena eman ahaleko hurrenkera

Jakin ezazu, bestetik, ekimen hau euskara praktikatzeko eta bizitzeko BERBALAGUN programaren barruko ekintza bat dela. Argibide gehiago nahi izanez gero, jo Euskara Arlora edo AEK-Berbots euskaltegira. Baita 607 673 744 tfnora deituz.

Facebook Twitter
 

otsailak 25

Aiara - Hitzaldia

Aiarako mapa toponimikoaren aurkezpena

Aiarako mapa toponimikoaren aurkezpena

Noiz: 18:30
Non: Arespalditza. Udaletxean.

Ikuspuntu historikotik helduko bagenio, lehenik eta behin aipatu beharko genuke gaur egungo Aiara, oso handia bada ere, 1842 urtera arte izandakoaren erdia baino ez dela. Probintzia izatera ere iritsi zen, Bizkaitik eta Arabatik aparte, bere legeak sortzeko ahalmenarekin eta abarrekin... Baina Aiara historikoko 36 herri haietatik 24 baino ez ziren geratu. Eta horixe da gaur egungo Aiara udalerria. Handia hala ere...

Horren mapa toponimikoa aurkeztuko da hil honetan. Izenez beteriko paper bat baino gehiago... Honelakoetan gertatu ohi denez, urteetako eta jende askoren lanaren emaitza.

Udala bera eta mapa-egileez aparte, Eusko Jaurlaritza (Mirari Alberdi, HPS, Estandarizazio teknikaria) eta Euskaltzaindia (Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazkaria) izango dira bertan.

Bertaratutakoei mapa bana emango zaie. Amaieran, gainera, otamen bat izango da.

Facebook Twitter
 

otsailak 25

Aiara - Tailerrak

Sorgin Zapatuak

Sorgin Zapatuak

Antolatzailea: Laudioko Udala
Noiz: 17:30-19:30
Non: Laudio. Gardea auzoaren gizarte etxean

Oraingo honetan KIRIKIÑOko gure lagunak arduratuko dira.

Eta egitarau sendoa dugu...

Hasteko, liluratuta geratuko gara "SONIA" IPUIN KONTALARIAREN HITZEN EDERTASUNAREKIN.

Ikuskizuna amaitu eta berehala, ASKARI GOZOA emango zaie hara bertaratutako ume guztiei, indarrak berreskura ditzaten.

Zergatik? LIBURUETAKO ORRI-MARKATZAILE BAT EGITEKO LANTEGI bat izango dutelako!!! Hainbat eredu izango duzu, zein baino zein ederrago!!

Facebook Twitter
 

otsailak 26

Gasteiz - Antzerkia

Miren Ponppis

Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Ortzai (Pintoreria, 39)

Ortzai Taldea

Sarrera: 10 € nagusiak, 6 € umeak

Facebook Twitter
 

otsailak 27

Gasteiz - Zine emanaldia

Urte berri on, amona!

Urte berri on, amona!

Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Caja Vital Kutxa Fundazioaren aulan.
Kontaktua: Caja Vital Kutxa Fundazioa

EUSKAL ZINEMAREN ASTEA

La casa del Lago

Zuzendaria: Galder Gaztelu-Urrutia

Laburmetraia

Urte berri on, amona!

Zuzendaria: Telmo Esnal

Luzemetraia

Facebook Twitter
 

otsailak 28

Gasteiz - Musika emanaldia

Estankona

Estankona

Antolatzailea: GEU Elkartea
Noiz: 20:30
Non: Gasteiz. Parral taberna
Dokumentua: deskargatu

KULTUR ERROTA

Borja Estankonak bakarkako bideari ekin dio. Estankona (Baga-Biga) izeneko bakarkako lehen diskoa osatzen duten haman abestiak rockaren esentzia galdu gabe pop musikara hurbiltzen dira. Bere musikan kemena zein ahulezia uztartzen dira. Arean taldeko kide eta konposatzaile izandakoak Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin bi disko kaleratu zituen. Egun Jimmy Arrabit (Itoiz, Anje Duhalde...) baterian eta Itsaso Etxebeste (Katamalo) baxuan ditu lagun.

Facebook Twitter
 

otsailak 28

Gasteiz - Zine emanaldia

Lagun mina

Lagun mina

Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Caja Vital Kutxa Fundazioaren aulan.

EUSKAL ZINEMAREN ASTEA

Lagun mina

Zuzendaria: José Mari Goenaga
Laburmetraia

El extraño anfitrión

Zuzendaria: Javier Rebollo
Luzemetraia
 

Facebook Twitter
 

otsailak 29

Gasteiz - Zine emanaldia

Arriya

Arriya

Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Caja Vital Kutxa Fundazioaren aulan.

EUSKAL ZINEMAREN ASTEA

Muy cerca

Zuzendaria: Ivan Caso
Laburmetraia

Arriya


Zuzendaria: Alberto J. Gorritiberea
Luzemetraia

Facebook Twitter
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A