Harremanetarako | Nor gara

Agenda

  atzera Apirila 2010 aurrera  
 
    1234 
 567891011 
 12131415161718 
 19202122232425 
 2627282930   
 
 

apirilak 09

Agurain - Antzerkia

MUNDUKO KULTURAK, MUNDUKO IPUINAK

MUNDUKO KULTURAK, MUNDUKO IPUINAK

Noiz: 18:30
Non: Alegria-Dulantzi. Erakusketa aretoan

Haurrentzat euskaraz.

Taldea: Dar-Dar produkzioak.

Zenbait herritako ipuinetan oinarrituta , musika eta ohiturak

Facebook Twitter
 

apirilak 10

Gasteiz - Ikastaroa

NIRE EGUNKARI MARRAZTUA

Noiz: 10:30-13:30
Non: Gasteiz. Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan

Zure bizipenak, gogoetak, ametsak... gordetzeko egunkaria egiteko lantegia da hau. Iterneteko sarean irudiak aurkitu, collageak egin, gurinarekin eta lixibarekin margotu, akuarelak frogatu... eta zure irudimenak sortzen dituen ideia guztiak.

Irakaslea: Agurtzane Villate, ilustratzailea.

2 €
 

Facebook Twitter
 

apirilak 10

Agurain - Beste batzuk

Gernika, mihise gaineko dantza

Gernika, mihise gaineko dantza

Noiz: 20:00
Non: Agurain. Harresi aretoa.

Aukeran Dantza Taldearen Gernika, 1937ko apirilean gertaturikoaren kontakizuna da. Pluraleko lehen pertsonan kontatua da, hots, bonbardaketa jasan zutenek berek kontatua. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu ikuskizuna girotzeko .

Bonbardaketan hildakoak heriotzatik itzultzen dira, zer gertatu zen kontatzeko asmoz. Hondamendiaren aurretik nolako bizitza zuten kontatuko dute, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, nola birrindu zuen, eta nola, oroimenaren bitartez, jaio daitekeen berriz ere.

Facebook Twitter
 

apirilak 10

Aiara - Beste batzuk

SORGIN ZAPATUAK

SORGIN ZAPATUAK

Noiz: 17:30 - 20:00
Non: Laudio. Basalarrina (Abasto-plaza)

Tailerrak + Askaria + Pello Añorga euskal idazlea. 5-12 urte bitarteko umeentzat.

"Sorgin Zapatuak" umeentzako programa bat da, umeen aisialdian euskara txertatzeko. Larunbatetan egiten denez eta Laudioko pertsonai mitiko ezagunena sorgin bat denez (Lezeagako sorgina), izen hori eman zaio

Facebook Twitter
 

apirilak 15

Aiara - Diaporama

K2ren lilura

K2ren lilura

Noiz: 19:00etan
Non: Katekesi aretoan
Kontaktua: Beņat Mendiguren
url: ikusi
Dokumentua: deskargatu

Alberto Zerain gasteiztar himalaya zaleak K2 mendiarekin izandako harremana kontatuko du diaporama eta osteko solasaldian. Argazki eta bizipen ikaragarriak.

Facebook Twitter
 

apirilak 15

Gasteiz - Mintzalaguna

Film laburren emanaldia

Film laburren emanaldia

Noiz: 19:30
Non: Montehermoso

Film laburren emanaldia izango da ikusgai Montehermoso jauregian Gasteizko Mintzalagun eta Geuk antolatua.

Bertan 8 film labur ikusteko aukera izango da. Filmeak hauxek dira: Ahate pasa, Zorion Hutsa, Nora zoaz, Clark eta Boris, Odisea etxaldean, Kameratoia eta Telmo Esnal zuzendariaren Amona putz filmeak.

Facebook Twitter
 

apirilaren 15(e)tik - apirilaren 22(e)ra

- Ikastaroa

Bularretik mintzora

Bularretik mintzora

Noiz: 16:30etatik 18:30etara
Non: Laudioko udaletxeko hitzaldi aretoa.
Kontaktua: 944 034 892 Felix M.

Ekintza hau CD eta liburu batean oinarrituta dago: BULARRETIK MINTZORA eta haur txikien familia eta hezitzaileei zuzenduta dago. Bere helburua gurasoak trebatzea, euren seme-alabak literaturaren mundura erakartzen ikasteko. 

· Gurasoak seme- alaben irakurketaren agente direla argitu
· Lehenengo urteetan irakurketak eta Haur Literaturak duen garrantziaz ohartu.
· Haur Literatura garapen afektibo eta intelektualaren lagungarri gisa aurkeztu.

Facebook Twitter
 

apirilak 16

Agurain - Beste batzuk

MUNDUARI PARTXEAK JARTZEN

MUNDUARI PARTXEAK JARTZEN

Noiz: 20:00
Non: Alegria-Dulantzi. Txema Blasco Auditoriuma

Bakarrizketak, imitazioak eta txisteak-Euskaraz

Jon Plazaola aspaldi dabil telebistan gidoilari eta aktore gisa. Orain Alegría-Dulantzira dator munduari partxe batzuk jartzeko prest

Sarrera gonbidapenekin

Facebook Twitter
 

apirilak 16

Agurain - Ipuin kontalaria

IBILI ALAI, IPUINETAN BLAI

IBILI ALAI, IPUINETAN BLAI

Noiz: 18:30
Non: Alegria-Dulantzi. Erakusketa aretoan

Haurrentzat euskaraz.

Ipuin kontalaria: Izaskun Mujika.

Gaur goizean ipuinen bila atera naiz basora, eta hainbat gauza bitxi gertatu zaizkit…

Facebook Twitter
 

apirilaren 16(e)tik - apirilaren 23(e)ra

Agurain - Jaia

Agurainen EUSKARAren ASTEA

Agurainen EUSKARAren ASTEA

Non: agurain
Dokumentua: deskargatu

Agurainen apirilaren 16tik apirilaren 23ra bitartean, bereziki, euskararen astea biziko dute. Bertako alkateak dioen bezala %25 euskaldun dira, eta beste horrenbeste ia-euskaldunak. Hainbat ekintza antolatu dituzte jai giroko aste horretan: magia, sariak, toponimia txartelak, hitzaldiak, zinema, musika eta bertsoak.

Facebook Twitter
 

apirilak 17

Gasteiz - Pailazoak

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS IRRIEN LAGUNAK

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS IRRIEN LAGUNAK

Noiz: 16:00 - 19:00 (bi saio)
Non: Gasteiz. Mendizorrotza polikiroldegia
url: ikusi

Martxoaren 15etik aurrera, sarrerak salgai.
Sarrerak: 6 €
Zadorra AEK euskaltegia (Bartzelona, 28)
Aixkiria AEK euskaltegia (José Mardones, 6)
Arana AEK euskaltegia (Arana, 30)
Askapena (Aiztogile, 15)
Hala Bedi taberna (Aiztogile, 68)

Internet: 7,5 € (www.kulturalive.com)

Ate irekiera ordu bete lehenago.

Facebook Twitter
 

apirilak 17

Aiara - Beste batzuk

SORGIN ZAPATUAK

SORGIN ZAPATUAK

Noiz: 17:30 - 20:00
Non: Laudio. Ludoteka

Tailerra: marrazkiak koloreztatu + Askaria + Ikuskizuna: Ipuin Kontalaria

"Sorgin Zapatuak" umeentzako programa bat da, umeen aisialdian euskara txertatzeko. Larunbatetan egiten denez eta Laudioko pertsonai mitiko ezagunena sorgin bat denez (Lezeagako sorgina), izen hori eman zaio.

Facebook Twitter
 

apirilak 17

Gasteiz - Tailerrak

MALABARE ETA OREKA TAILERRA

MALABARE ETA OREKA TAILERRA

Noiz: 11:30
Non: Gasteiz. Judimendi auzo elkartea (Cola y Goiti kalea)
Dokumentua: deskargatu

7 eta 12 urte bitarteko umeentzat zuzendua

Sarrera doan.

Judimendi auzo elkartea: Cola y Goiti kalea z/g.

Facebook Twitter
 

apirilak 17

Aiara - Mendi txangoa

DEBATIK ZUMAIARA, ITSASLABARRETIK

DEBATIK ZUMAIARA, ITSASLABARRETIK

Noiz: 9:00
Non: Laudio. Canciller Ayala institutuko bus-geltokian
Dokumentua: deskargatu

Sar Ezazu Hanka. Debatik Zumaiara, itsaslabarretik oinez (14 km), hango flysh ospetsua ezagutzeko.

Bisita gidatua. Edonorentzakoa. Amaiera Zumaian, San Telmo jaietako egun nagusian. 3,5 orduko bidea. 16 urte gorakoentzat, umeak lagunduta.  10 euro, jateko mokaduren bat barne. Irteera 9:00etan, itzulera 18:00etan. Autobusa Laudioko Canciller Ayala Institutuaren aurrean. BONOAK Laudioko Arrañope tabernan (946721958). Erosteko epea: apirilaren 14ra arte.

"Sar ezazu hanka". Euskara praktikatu eta erabili nahi dutenenentzako programa. Adar desberdinak ditu: a) euskara praktikatzeko mintza-lagun talde klasikoak (astean zehar, taldeka, eta dinamizatzaile profesionalen laguntzarekin); b) gazteentzako "Oxigenoa euskarari" eta udan egingo diren surf ikastaro batzuk c) Euskal Herria bidaia kulturalen bitartez ezagutzeko ekimena, euskara praktikatzen den bitartean (egun bakarreko "barnetegiak"). Edonorentzakoa baina batez ere euskara ikasleengan pentsatua. Programaren izenak "bidaia"-ren ideia (hanka) eta euskaraz egiteari lotsa kentzearena ("Sar ezazu" aginduzko formarekin, lotsa alde batean uzteko) uztartzen ditu. Bestetik, euskara ikasle batek erabiliko lukeenaren inguruan, umore-ukitu bat eman nahi izan diogu: "okertu" errazago eta jatorragoaren ordez, "hanka sartu", 'meter la pata' erdal esapidearen itzulpen literala, ohi bezala. Parte hartzeko eskatzen den bakarra: euskaraz egitea; bikain, erdizka edo... baina euskaraz egitea.

Facebook Twitter
 

apirilak 18

Kuadrilla guztiak - Bertsolaritza

Araian, finalerdirako kanporaketa

Araian, finalerdirako kanporaketa

Noiz: 17:30
Non: Andra Mari aretoa

Kakiturri / Aiaraldeko Altubepekoak bertso lehia izango da ikusgai, guztiak maiatzaren 8ko finalerdirako txartela eskuratzearren.

Facebook Twitter
 

apirilak 19

- Hitzaldia

HABITAT NATURALAREN BILA - KATIXA AGIRRE

HABITAT NATURALAREN BILA - KATIXA AGIRRE

Noiz: 10:30
Non: Gasteiz. EHU. Letren Fakultatea. Gradu Aretoa
url: ikusi

Gaurko Euskal Narratiba Hitzaldi zikloa
Hitzaldi ziklo honen helburu nagusia gaur egun euskal narratiban ageri diren ahots berrien ezagutza hedatzea da. Gure asmoa zera da: publiko aurrean eman dezatela euren narratibaren giltza.
KATIXA AGIRRE: (Gasteiz, 1981). Gidoilari, prentsan lan egiten du zutabeak idatziz. EHUko irakaslea. Sua falta zaigu eta Habitat (2009) ipun liburuak argitaratu ditu.

Facebook Twitter
 

apirilak 23

Agurain - Txotxongiloak

HAU NATURA! AIREA, LURRA ETA URA!

HAU NATURA! AIREA, LURRA ETA URA!

Noiz: 18:30
Non: Alegria-Dulantzi. Erakusketa aretoan

Haurrentzat euskaraz

Bihar txotxongilo taldea

Esku-txotxongiloen bidez, ingurugiroarii buruzko ipuinak kontatuko dizkigute. Ura, natura, birziklapen eta airea garbiaren garrantzia azaltzeko.

Facebook Twitter
 

apirilak 24

Aiara - Zine emanaldia

MUGALDEKOAK

Noiz: 17:30 - 20:00 bi saio
Non: Laudio. LHUIko zineman

Sarrera: 2 euro.

Facebook Twitter
 

apirilak 24

Aiara - Beste batzuk

SORGIN ZAPATUAK

SORGIN ZAPATUAK

Noiz: 10:30 - 13:00
Non: Laudio. Zizki mizki parkea

Tailerra: Mitologiako pertsonaiekin muralak eta marrazki erraldoiak

Jolasak: Betiko jolasak; iturriak, zibak, txingoka eta abar

Ipuin kontalaria: Haize Hotza trikuharria.

Facebook Twitter
 

apirilak 24

Gasteiz - Tailerrak

MALABARE ETA OREKA TAILERRA

MALABARE ETA OREKA TAILERRA

Noiz: 11:30
Non: Gasteiz. Judimendi auzo elkartea (Cola y Goiti kalea)
Dokumentua: deskargatu

7 eta 12 urte bitarteko umeentzat zuzendua

Sarrera doan.

Judimendi auzo elkartea: Cola y Goiti kalea z/g.
 

Facebook Twitter
 

apirilak 24

Guardia - Arabako Errioxa - Jaia

BASTIDA IKASTOLA 30 URTE ZUREKIN

BASTIDA IKASTOLA 30 URTE ZUREKIN

Noiz: Egun osoa
Non: Bastida
Dokumentua: deskargatu

13:30 HERRI POTEOA ETA DESFILEA arratsaldeko erakusketan parte hartuko duten zaldun eta zelekin 

17:00 EUSKAL WESTERN ELKARTEA, behiekin egiten diren lanen erakusketa (team, zaldien xuxurlari baten heziera, abiadura frogak…)

BUKATUTAKOAN UMEEK ZALDIEKIN IBILALDITXO BAT EMAN AHAL IZANGO DUTE ETA WESTERarekin LOTUTAKO JOLASAK.

21:00 HERRI AFARIA parrillan erretako haragiarekin eta musika kountry-rekin girotuta. 

22:30 ROCK KONTZERTUAK: RATICIDA LAIA CHILD RAIN

TXOSNA bi egunetan irekita. ZAZPITURRI elkarteak laguntzen du. Larunbata eta Igandean zehar zozketa baten boletoak egongo dira salgai, € 1 tira bakoitzak. 3 sari egongo dira (bi pertsonentzako bazkaria edo afaria), Brioneseko “LOS CALAOS” Bastidako “PETRALANDA” eta Bastidako “EL BODEGON” jatetxeak emanda.

Facebook Twitter
 

apirilak 25

Aiara - Mendi txangoa

AIZKORRI

Non: Laudio

OXIGENOA EUSKARARI

Laudioko DBHko (12-16 urte) ikasleentzat.

5 euro. Izena emateko azken eguna: apirilaren 21ean.

"Oxigenoa euskarari" gazteei zuzendutako ekimen bat da. "Sar Ezazu Hanka" programa orokorragoaren barruan dago. Euskal Herria eta bere gailur esanguratsuenak ezagutzeko DBHko gazteei zuzendutako ekimena. 63 gazte daude izena emanda. Lagunarteko harremanetan euskara txertatzeko eta erabiltzeko programa.

Facebook Twitter
 

apirilak 25

Guardia - Arabako Errioxa - Jaia

BASTIDA IKASTOLA 30 URTE ZUREKIN

BASTIDA IKASTOLA 30 URTE ZUREKIN

Noiz: Egun osoa
Non: Bastida
Dokumentua: deskargatu

11:00 AGURRA ETA OMENALDIA.

11:30 HAMAIKETAKOA

11:30 UMEENTZAKO JOLASAK ( puzgarriak, eskulanak, herri-kirolak, pilota partiduak...) MAKARRALDE elkarteak lagunduta.

12:00 ENARAK DANTZA TALDEArekin euskal dantza saioa.

14:30 HERRI-BAZKARIA (umeentzat 8€ eta helduentzat 10€) /

16:00 ZOZKETAKO SARIAK ETA BINGOA Makarralde Elkartearen laguntzarekin. Sariak, Toloño Sport, Marisi Denda, Solagüen eta García Carrión Upeltegiek eskeinitako produktuekin.

17:00 AEROBIK SAIOA IRATXEREKIN

Facebook Twitter
 

apirilak 25

Kuadrilla guztiak - Bertsolaritza

Amurrion, finalerdirako kanporaketa

Amurrion, finalerdirako kanporaketa

Noiz: 17:30
Non: Aretoa

Aiaraldeko Altubepekoak/ Aramaio bertso lehia izango da ikusgai, guztiak maiatzaren 8ko finalerdirako txartela eskuratzearren.

Facebook Twitter
 

apirilak 30

Agurain - Ipuin kontalaria

KAMISHIBAI!

KAMISHIBAI!

Noiz: 18:30
Non: Alegria-Dulantzi. Erakusketa aretoan

Haurrentzat euskaraz!

Kontalaria: Inés Bengoa.

KAMISHIBAInen ipuinak kontatzeko modua Japoniatik ekarritako teknika bat da. Ipuinak entzun eta ikusi egiten dira, kontatzen diren bitartean irudiak erabiltzen baitira lagungarri gisa. Eta gainera umeek ere parte hartzen dute.

Facebook Twitter

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A