| Otsaila 2010 | ||||||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | ||
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | ||
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | ||
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | ||
IRAKURRI BAINO LEHENAGO IRAKURRI (Bularretik Mintzora)

Noiz: 16:30-18:30
Non: Gasteiz. Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Dokumentua: deskargatu
Hizlaria: Itziar Zubizarreta.
Ekintza hau CD eta liburu batean oinarrituta dago: BULARRETIK MINTZORA eta haur txikien familia eta hezitzaileei zuzenduta dago. Bere helburua da irakurtzeko, kontatzeko eta entzuteko ohitura sustatzea, ipuin eta haur kanten bitartez, ingurune natural batean: etxean, haurreskolan,....
Izena emateko: Haurreskolak Partzuergoko Formakuntza eta Hezkuntza Laguntzako zerbitzua eta AFAko Euskararen Foru Zerbitzua.
TXOLO, HEGALARI TONTOLO (Run down entertainment)
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Arriaga Gizarte Etxeko liburutegia.
Dokumentua: deskargatu
Antzerkia
4 urtetik 8ra bitarteko haurrentzat.
50 min
FLAMENKO DANTZA

Noiz: 22:00
Non: Gasteiz. Aldabe Gizarte Etxea.
Kontaktua: gauekoak@gauekoak.com
Lantegia Aldabe Gizarte Etxean egingo da, 22:00etatik 00:00etara.
Izena edozein gizarte etxetan eman beharko da, ABENDUAREN 28tik aurrera eta jarduera hasi arteko epean, 8:30etatik 21:etara, astelehenetik igandera.
Era berean, izena ere interneten bidez www.vitoria-gasteiz.org udal orriaren bitartez eman daiteke.
Plaza mugatuak.
Lantegien prezioa: 5 , baina XtraClub txartela aurkezterakoan, lantegi guztien prezioan %50eko beherapena.
ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN EGUNA

Noiz: 10:00etatik aurrera
Non: Gasteiz. Amaia Zentroa
url: ikusi
Dokumentua: deskargatu
10:00 - 2010eko Txapelketaren aurkezpen publikoa
11:00 - Hamaiketakoa eta brindisa
11:30 – Arabako Bertsozale Elkartearen Batzar Orokorra
14:30 – Bazkaria Armentegi jatetxean (bazkideentzat dohainik)
Txanpiñoien saioa: Asier Otamendi, Asier Iriondo, Zigor Enbeita eta Oihane Perea
SORGIN ZAPATUAK-TXOBORRO MAGOA

Noiz: 17:00/20:00
Non: Aretako Kultura Etxea
Dokumentua: deskargatu
Programa:
Txoborro magoa
Askaria
Tailerrak
Sarrera doakoa. Ez da beharrrezkoa izena ematea.
PLANET 51

Noiz: 17:30 - 20:00 bi saio
Non: Laudio. Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zineman
Guardia - Arabako Errioxa - Pailazoak
ALFONBRA MAGIKOA (Oihulari Klown)

Noiz: 18:00
Non: Oion. Zinea.
Kontaktua: entretanto.jolasean@gmail.com
url: ikusi
Kuadrilla guztiak - Beste batzuk
ARABAKO KUADRILLA ARTEKO I. BERTSO TXAPELKETA 2010

Noiz: 10:00
Non: Gasteiz. Amaia Zentroa
Kontaktua: arabakobertsozaleelkartea@gmail.com
url: ikusi
PRENTSAURREKOA
Bertan izango dira:
9 taldeetako ordezkariak
Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria: Juan Mari Juaristi
Txapelketako koordinatzailea: Asier Lafuente
INAUTERIA

Noiz: 16:00
Non: Ilarduia-Egino-Andoin
16:00 inauterien hasiera. Erronda Ilarduian errauskinekin, gizenekin eta gainontzeko porreroekin.
17:30 Erronda Eginon. Bi idik tiraturik Gurrumenditik datorren gurdiari harrera. Txokolate eta tostada banaketa.
20:00 erronda Andoinen, lastozko gizonaren epaiketa eta zigorra leherketarekin.
21:00 Herri afaria.
PLANET 51

Noiz: 17:30 - 20:00 bi saio
Non: Laudio. Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zineman
Sarrera: 2 euro
MUSIKA TRESNEN FABRIKA

Noiz: 17:00
Non: Llantenoko eskola
Dokumentua: deskargatu
17,00: SOINTEK (“Musika Tresnen Fabrika”)
18,00: Askaria
18,30: Haurrentzako Tailerra
MASKARADA TAILERRA

Noiz: 18:30-20:00
Non: Legutioko liburutegi-ludotekan
Dokumentua: deskargatu
6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat.
Izena emateko: Legutioko liburutegian edo ludotekan otsailaren 5a baino lehen.
EUSKAL IHAUTERIAK

Noiz: 17:00 - 18:30
Non: Legutioko liburutegi-ludotekan
Dokumentua: deskargatu
Honako tailer honetan, material ezberdinekin jolastuz, parte hartzaileek Euskal Herriko Ihauterietako mozorroak egin ahal izango dituzte.
Taldea: 0-5 urte bitarteko neska-mutilak pertsona heldu batekin batera.
OHARRA -Tailerra egiteko arropa zaharra ekartzea gomendatzen da.
Tailerraren zailtasunak direla eta 0-5 urte bitarteko neska- mutilek pertsona heldu baten laguntzarekin egin beharko dute tailerra.
MOZORRO JAIA (Apika)
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Abetxuko Gizarte Etxeko liburutegia.
Dokumentua: deskargatu
CSI ZIENTZIAREKIN ERO
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Judimendi Gizarte Etxeko liburutegia.
Dokumentua: deskargatu
Lantegia
6 urtetik 8ra bitarteko haurrentzat.
60 min
EFEKTU BEREZIEN MAKILLAJEA (Amets Martínez de Heredia)
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Ariznabarra Gizarte Etxeko liburutegia.
Dokumentua: deskargatu
MAKILLAJE LANTEGIA
MOZORRO JAIA (Apika)
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Lakua Gizarte Etxeko liburutegia.
Dokumentua: deskargatu
INAUTERI JAIA

Noiz: 21:00
Non: Gasteiz. Jimmy Jazz
Dokumentua: deskargatu
22:00 Mozorro erakustaldia
23:00 Fredi & Etxahun+Hudaltzainak
24:00 DJ Elepunto
BERTSO-JAIALDIA
Noiz: 19:30
Non: Legutiano. Kultur Etxea
Bertsolariak: Jon Maia, Onintza Enbeita, Manex Agirre eta Xabi Paya
Gai-jartzailea: Legutioko bertso-eskola
LIAM

Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Ajuria aretoa
Kontaktua: gauekoak@gauekoak.com
EUSKARAZKO ZINE ZIKLOA.
Sarrera dohainik.
Hogeita hamarreko hamarkadan, Liverpoolgo auzo katoliko irlandar batean bizi da Liam. Baina krisi ekonomikoa Liverpoolgo moiletea iritsi da eta Liamen aita lanik gabe geratuko da. Samindurik eta erruduna nondik aurkituko, ondorio larriak izango dituen erabakia hartuko du.
FLAMENKO DANTZA

Noiz: 22:00
Non: Gasteiz. Aldabe Gizarte Etxea.
Kontaktua: gauekoak@gauekoak.com
Lantegia Aldabe Gizarte Etxean egingo da, 22:00etatik 00:00etara.
Izena edozein gizarte etxetan eman beharko da, ABENDUAREN 28tik aurrera eta jarduera hasi arteko epean, 8:30etatik 21:etara, astelehenetik igandera.
Era berean, izena ere interneten bidez www.vitoria-gasteiz.org udal orriaren bitartez eman daiteke.
Plaza mugatuak.
Lantegien prezioa: 5 , baina XtraClub txartela aurkezterakoan, lantegi guztien prezioan %50eko beherapena.
EUSKAL GASTRONOMIA MUSEOA

Noiz: 19:00 - 18:15 trenean
Non: Laudio
Kontaktua: sezquerro2hotmail.com
Dokumentua: deskargatu
BISITA GIDATUA EUSKARAZ
AEKk kudeatzen dituen Aiara, Amurrio, Artziniega, Orozko eta Urduñako berba-lagun taldeek LAUDIOKO GASTRONOMIA MUSEOA bisitatzeko gonbitea luzatu digute nahi duenak parte hartzeko
Izena emateko deitu 661082483 edo emailez bidali sezquerro@hotmail.com helbidera
Informazio gehiago: 945 892 334
aiaraldea@aek.org
Guardia - Arabako Errioxa - Jaia
UZTABERRI EGUNA
Noiz: Egun osoko egitaraua izango du uztaberri egunak
11:00 Tren turistikoa
11:00 Txokoen hasiera: xaboia, ezti-ura, olibak, olio dastaketa, erroskilak, ozpina
11:30 Pregoia - MARTIN BERASATEGI
12:00 Umeentzako tailerrak
12:00 Ardo dastaketa tailerrak
12:30 "Ardo botilen irekitzea" 2. lehiaketa
12:30 Upategietara 1go bisitaldia
12:30 Zentzumen tailerra
12:30 Arabako Errioxako ardoterapia eta olioterapia tailerra
13:00 Upelgintza erakusketa
13:15 "Bolo" dastaketa (herriko plazan)
13:30 Upategietara 2. bisitaldia
13:45 Beira puztea
14:30 Herri bazkaria
18:00 Diskoteka mugikorra
19:00 Hirugiar errearen dastaketa
22:30 Festa bukaera
* Upategietara joan aurretik, plazan dagoen informazio gunetik pasa behar da kopa eta sarrera hatzeko.
KIRGUISTAN ETA TAYIKISTAN BIZIKLETAN

Noiz: 19:00
Non: Gasteiz. Buddha taberna
Dokumentua: deskargatu
Hizlaria: Koldo Zubizarreta.
EGUNKARIA LIBRE!

Noiz: 19:00
Non: Laudio. Udalbatza aretoa.
Hizlaria: Txema Auzmendi, kazetaria eta auzipetua.
Aurreko egunean, asteartean, Egunkariaren materiala izango da salgai Herriko Plazan.
AITAREKIN BIDAIAN (Hika teatroa)

Noiz: 20:30
Non: Gasteiz. Principal Antzokia
Dokumentua: deskargatu
Bi bidaideak, aita-semeak, elkarrekin bizitzera kondenatuta geratu dira. Halaxe eskatu zion amak hil aurretik Patxi semeari; haren faltan, aita zaintzeko. Hauxe dugu Aitarekin bidaian antzezlanaren abiapuntua. Patxi zinez saiatuko da amari emandako hitza betetzen baina, laster jabetuko da aita ez dela jada amak ezagutu zuen gizona; orain beste bat dela. Historia honek itxuraz dramarako osagai guztiak dituen arren, umoreari ere tokia utziko diogu atal asko modu absurdoan jorratuz eta ondorioz momentu barregarri asko eta hunkigarriak beste hainbat sortuz. Aitak eta Patxik hogeita lau ordu nahikoa izango dituzte bizitza osoari errepasoa emateko; aitatasunaz hitz egiteko, guraso-semearen arteko harremanez, adiskidetasunaz, belaunaldien arteko aldeaz, bakardadeaz, bizitzaz beraz hausnartzeko. Sentimenduei bide eman eta une xamur bezain eroak sortuz, Patxik eta bere aitak, ikuslearen barrenak astindu eta dantzan jarriko dituzte akordeoiaren soinu etengabean.
EGILEA: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
ZUZENDARIA: Agurtzane Intxaurraga
ANTZEZLEAK : Jose Ramon Soroiz, Joseba Apaolaza
MUSIKARIA: Jabier Muguruza
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Tessa Andonegi
MUSIKA: Jabier Muguruza
IRUDIAK : David Bernués
Abonutik kanpo.
Guardia - Arabako Errioxa - Ikastaroa
BULARRETIK MINTZORA

Noiz: 16:30 - 18:30
Non: Guardia. Casa Palacio de Samaniego
BULARRETIK MINTZORA liburu-diskoa, Itziar Zubizarretak zuzendu, Elena Odriozolak ilustratu eta Aurélio Edler Copések musikatu du. 0 eta 6 urte bitarteko haur txikien guraso eta hezitzaileentzat bideratuta dago.
Haiek kantatzeko, kontatzeko, jolasteko eta esateko eredu garbiak eskaintzen dira liburu disko honetan, guraso eta irakasleek joko horiek ikasi eta haurrekin ahots bizian erabiltzeko.
Izena emateko: Biasteri, Oyón-Oion eta Samaniegoko haurreskoletan.
MR. BROOKS

Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Aldabe Gizarte Etxea.
Kontaktua: gauekoak@gauekoak.com
EUSKARAZKO ZINE ZIKLOA.
Sarrera dohanik.
Itxura guztien arabera, Mr Brooks gizon, aita eta senar perfektua da. Halere, bizitza bikoitza darama. Gauetan, eraldatu egiten da eta saileko hiltzailea da. Egun batean, argazkilari batek atzemango du, eta bere bizitza bikoitza azaleratzeko arriskua egongo da.
FLAMENKO DANTZA

Noiz: 22:00
Non: Gasteiz. Aldabe Gizarte Etxea.
Kontaktua: gauekoak@gauekoak.com
Lantegia Aldabe Gizarte Etxean egingo da, 22:00etatik 00:00etara.
Izena edozein gizarte etxetan eman beharko da, ABENDUAREN 28tik aurrera eta jarduera hasi arteko epean, 8:30etatik 21:etara, astelehenetik igandera.
Era berean, izena ere interneten bidez www.vitoria-gasteiz.org udal orriaren bitartez eman daiteke.
Plaza mugatuak.
Lantegien prezioa: 5 , baina XtraClub txartela aurkezterakoan, lantegi guztien prezioan %50eko beherapena.
ARAMAIO vs. IZARRAKO BERTSO-ESKOLA

Noiz: 20:30
Non: Aramaio. Marixeka elkartea.
Kontaktua: araba@bertsozale.com
url: ikusi
KUADRILLA ARTEKO BERTSO TXAPELKETA 2010
GORBEIALDEKO LIGA
GURASOENTZAKO IPUIN LANTEGIA (Ixabel Millet)

Noiz: 11:00
Non: Gasteiz. Aldabe Gizarte Etxeko liburutegian
Dokumentua: deskargatu
LANTEGIA:
Zein ipuin aukeratu, eta ipuin hori nola kontatu landuko dugu lantegi honetan. Praktikan oinarritutako ikastaroa da.
Iraupena: 120 min.
GONBIT-TXARTELAK: Dagokion gizarte etxeko liburutegian eskura ditzakezu, jarduera baino astebete lehenagotik.
MICHAEL ENDEREN TXOTXONGILO TXIKIA (Teatro Paraíso)
Noiz: 11:00
Non: Gasteiz. Iparralde Gizarte Etxeko liburutegian
Dokumentua: deskargatu
Antzerki lantegia
6 urtetik 9ra bitarteko haurrentzat.
90 min
XL TOWN (Pikor teatro)

Noiz: 19:00 - 18:15 trenean
Non: Gasteiz. Arriaga Gizarte Etxea
SARRERA 1 €
Sarrerak: Argibide eta Kontrol Zerbitzuan, otsailak 5etik aurrera.
BIZARDUNAK

Noiz: 20:00
Non: Agurain. Harresi aretoa.
“Gu garena gara”!! oihukatzean “wild rover” irlandar klasikoan, diskaren esentzia aldarrikatzen dugu. Baina...zer ote gara? BIZARDUNAK taldea gara, kubako sierra maestrako ''barbudos''-ak bezala, maitatzen ditugun dubliners taldeko musikariak bezala, Zumalakarregi eta Santakruz apaizak bezala. XIX-garren mendeko ''benetako gizonak'' azken finean. Bigarren diskan adieraziko dugun kanta batetako hitzetan: ''Ur,zur eta lurreko gaur egungo fededunak, gautxori rokeroak''. Talde askorentzat, tabua bihur daiteke zein motatako musika-estiloa erabiltzen duten azaltzea.
Guk berriz, ez dugu horren beldurrik: FOLK RADICAL VASCO, NAFAR HERRI (HIRI) KANTA BERRIAK. Helburu hau lortzeko, 5 irlandar abesti tradizional eta guk egindako 4 kanta erabili ditugu. 9 gizon,9 ahots...denetarik dago lagun-talde honetan; folk-ean aritutakoak, rokero ezagunak,azken hauen lagun mozkorrak... Aintzinako mistika historiografikoan murgildu gara,daukagun langile ikuspuntutik gaurko garaiari kantatuz,etorkizunaren zai...kontzertuak baino,ospakizun baten gisa aurkeztu nahi ditugu gure abestiak jendeaurrean.
LUDOTEKA

Non: Laudio. udal ludoteka (Lamuza parkea)
Dokumentua: deskargatu
EGITARAUA:
17:30 Tailerra: PILOTAK NOLA EGIN (arroz eta puxikak)
19:00 ASKARIA
19:15 MALABARISMO-IKUSKIZUN
Sarrera: doakoa.
Izen-emateak: ez da beharrezkoa.
ARDITURRI MEATZEAK + SAGARDOTEGI

Noiz: 9:00
Non: Laudio. Canciller Ayala institutuko bus-geltokian
Dokumentua: deskargatu
SAR EZAZU HANKA
Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean dago Arditurri meatze ingurua. Ezaguna da erromatarren garaitik erabili izan zirela eta esan daiteke bakarretakoa dela etengabe eta 2000 bat urtez erabili izan diren meatze ia bakarrak direla. Bere galerietako batean sartuko gara. Erne: jantzi eta oinetako egokiak eraman behar dira.
Gero, Ereñozuko (Hernani) Goiko Lastola sagardotegira abiatuko gara. Xarma handikoa. Menua: Bakailao-arrautzopila + Bakailaoa piperrekin + Txuleta (nahi beste) + Azkenburukoa (gazta + irasagarra + intxaurrak) + Sagardoa.
BONOAK: “Arrañope” eta “Gorka” tabernetan. Azken eguna: Otsailaren 16a.
Egitaraua: Erromatarren meatze-hobiak: 11:00 eta 12:00etan.
Itzulera: Arratsaldean.
Prezioa: 25 euro. Leku mugatuak (40 lagun gehienez).
Argibide eta izen-emateak: euskara@laudiokoudala.net · 944034890 edo zure euskaltegian
GEUREKIN MENDIRA
Noiz: 9:00
Non: Gasteiz. Lovaina plaza
Kontaktua: Bego 945266812
KARAKATE (894 M)
HIRUKURUTZETA (899 M)
kotxez.
TIRA! AURRERA! (Panta Rhei teatroa)

Noiz: 17:30
Non: Agurain. Harresi aretoa.
Pailazoak misio bakarra dauaka bizitzan: zoriontsu izatea eta besteak ere zoriontsu egitea. Zorigaiztoko egun batean, zakarrontzian amaitu zuen, pelutxe eta abandonatutako jostailu koadrilarekin batera. Arrisku bizian daude., gainera baitatorkie zabor-kamioi "birrintzailea", haiek irensteko prest. Pailazoa lasterka abiatzen da hirian zehar laguntza bila. Bidean hamaika arrisku gaindituko ditu, eta gatibu diren haur asko, beti zaintzapean daudenak, aurkituko ditu.
Haurrek lagundu nahi diote, baina ezin., hiriak mehatxu, hesi, debeku, gatazka eta abusu ugari gordetzen baititu bere baitan.Benetan mirarigarria da hirian bizirautea! Bizitzak erronka handiak planteatzen dizkie ameslari handiei; baina bizitzak irabazle nahi zaitu. Hala, pailazoa lasterka dabil, bizkor-bizkor, bere idealaren atzetik, eskuzabaltasunaren eta elkartasunaren bila.
PINOTXO

Noiz: 17:00
Non: Amurrio. Antzokia.
url: ikusi
Ikuskizun honetan, Pinotxoren abenturak aurkezten dira. Egurrezko panpina da eta ume bihurtu nahi du. Antzezlanean zehar, askotan erratuko da, baina Maitagarri Urdinaren laguntzaz, azkenean.
Fitxa Teknikoa: Felipe Garduño Ainhoa Etxebarria.
SARRERA: 3 EURO 2 Euro bazkideentzat
50min.
OLBEA LOGO LEHIAKETA SARI BANAKETA

Noiz: 20:00
Non: Aguraingo udaletxean
url: ikusi
OLBEA Euskaldunon Elkartea poliki-poliki pausoak ematen ari da. Talde eragilea osatu, izena aukeratu, estatutuak sortu, ildo nagusiak finkatu, komunikaziorako sare eta web bat sortu, elkartea aurkeztu udalean eta logo lehiaketa proposatu.
Lehiaketara bederatzi lagunek aurkeztu zuten beren proposamena. Horien artean Arantxa Oiarbidek aurkeztutako lana aukeratu du OLBEAk. Olbea bat zer den ulertzeko laguntzen du, eskematikoa da, fina ere bai. Beraz, zorionak Arantxari eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei.
Aguraingo Udaletxean saria banatzeko ekitaldi xume bat pentsatu dugu. Egun horretan saria banatuko dugu, mokadutxo bat eskainiko dugu, aurkeztutako lanak erakutsiko ditugu eta sorpresatxo bat egon daiteke. OLBEAk ekitaldi txiki honetara gonbidatu nahi zaitu. Agurainen euskaldunak elkartzeko aitzaki bat da.
SUKALDE KONTUAK

Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Vital Kutxa Fundazio Aula (Dendaraba).
url: ikusi
Dokumentua: deskargatu
Zuzendaria: Aizpea Goenaga
ZINEMASTEA v.2
BI AZERI ESTU ETA LARRI (La patata tropical)
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Iparralde Gizarte Etxeko liburutegian
Dokumentua: deskargatu
Antzerkia, txotxongiloak eta ipuinak
3 urtetik 9ra bitarteko haurrentzat
GASTEIZKO IRAKURLE KLUBA
Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Hikaateneoa.
Arthur Schnitzler, Hildakoek ez dute hitz egiten.
BULARRETIK MINTZORA

Noiz: 16:30 - 18:30
Non: Guardia. Casa Palacio de Samaniego
BULARRETIK MINTZORA liburu-diskoa, Itziar Zubizarretak zuzendu, Elena Odriozolak ilustratu eta Aurélio Edler Copések musikatu du. 0 eta 6 urte bitarteko haur txikien guraso eta hezitzaileentzat bideratuta dago.
Haiek kantatzeko, kontatzeko, jolasteko eta esateko eredu garbiak eskaintzen dira liburu disko honetan, guraso eta irakasleek joko horiek ikasi eta haurrekin ahots bizian erabiltzeko.
DEABRUAK TEILATUETAN

Noiz: 21:00
Non: Gasteiz: Jimmy Jazz aretoa
1973 izeneko diskoarekin urte luzeko isilunea hautsi zuen Deabruak Teilatuetan euskarazko rock taldeak. Disko berria eskutan Euskal Herri osoko eskenatokietan kantu berriak aurkezten dabiltza, baita beste kantu mitiko asko ere bai. Besteak beste, “Gaur euria egin du” edo “Zuentzat”.
Sarrera:8/10 €
BESTELA ONDO...EZTA (Jon Urraza)

Noiz: 19:00
Non: Gasteiz. Arriagako liburutegia
Dokumentua: deskargatu
JON URRAZA (bakarrizketa)
Tipo bat dago agertokian, bere burua “Aitor” izenaz aurkeztuko du. Ez du bere benetako izena esan nahi. Deprimituta dago. Konturatu da bizitza osoan ez duela ezer egin, ez daukala ezer; bere adinarekin normalean jendeak bere bizitza guztiz bideratuta dauka: bikotea, lana, seme-alabak, etab. Orduan bere pertsonalitatea eta bere iragana aztertzea erabakitzen du.
GONBIT-TXARTELAK: Dagokion gizarte etxeko liburutegian eskura ditzakezu, jarduera baino astebete lehenagotik.
CHECK POINT ROCK

Noiz: 22:00
Non: Gasteiz. Aula Fundación Vital Kutxa (dendaraba)
EUSKARAZKO ZINE ZIKLOA.
Sarrera dohanik.
Fermin Muguruzaren dokumentala Palestinari buruz.
BERTSO-JAIALDIA
Noiz: 20:30
Non: Legutiano. Kultur Etxea.
Kontaktua: araba@bertsozale.com
url: ikusi
Bertsolariak: Manex Agirre, Onintza Enbeita, Aitor Mendiluze eta Jesus Mari Irazu
Gai-jartzaile: Legutioko bertso-eskola
Saioaren hasieran Legutioko bertso-eskolako haurren antzerkia
HEZKUNTZA EUSKALDUNA ATZO ETA GAUR
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Erdizkan
18:00 Kafe-txoko tertulia
21:00 Jaialdia-bertsolariak
Erromeria, pintxoak...eta giro ezin hobea!
LIBURUZAINA ESTU ETA LARRI (Gus marionetas)

Noiz: 17:00, 18:30
Non: Gasteiz. Txoroleku (Florida parkean)
Dokumentua: deskargatu
Historia honek liburuen garrantzia eta horiek jasotzen dituzten istorioen indar eraldatzailea du gaitzat. Forma xumeko estetika naif koloretsua lagun, pertsonaia erakargarri eta txeratsuen taldea sortu dugu.
EGOKITZAPENA: Gus Marionetas
ZUZENDARIA: Juan Arrosagaray
MANEATZAILEA: Fernando Arregui
NARRATZAILEA: Susana Pellicer
3 urtetik 6ra.
Guardia - Arabako Errioxa - Zine emanaldia
AZUR ETA ASMAR

Noiz: 18:00
Non: Oion. Zinea.
Kontaktua: entretanto.jolasean@gmail.com
url: ikusi
LAUTADAKO SORGINETXE vs ERRIOXA

Noiz: 14:00
Non: Zalduondo. Zeledon txiki elkartea
Kontaktua: araba@bertsozale.com
url: ikusi
KUADRILLA ARTEKO BERTSO TXAPELKETA 2010
ALE LIGA
Gainera Bertso Sorta Lehiaketan (bertso idatzita) Lautadako 3 taldeen artean norgehiagoka:
Lautadako Bertso-eskolako gurasoak
Zalduondoko Bertso-eskolakoak
Aniturriko Institutoko taldea
Bazkaria Zalduondoko Zeledon txiki Txokoan 14:00etan izango da 15€ (gutxi gora behera)
Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.com edo 675 707 971 (Asier Lafuente)
GASTEIZKO AIZKORAK ZORROZTU vs GASTEIZKO KAKITURRI-EHARI

Noiz: 14:00
Non: Gasteiz. Aizkora taberna
Kontaktua: araba@bertsozale.com
url: ikusi
KUADRILLA ARTEKO BERTSO TXAPELKETA 2010
GASTEIZKO LIGA.
Gainera Bertso Sorta Lehiaketan (bertso idatzita) Gasteizko 2 taldeen artean norgehiagoka:
Bertso gurasoak
Harretako taldea
Bazkaria Gasteizko Aizkora Tabernan, 14:00etan izango da 15€ (gutxi gora behera)
Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.com edo 675 707 971 (Asier Lafuente).
ZORION PERFEKTUA

Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Vital Kutxa Fundazio Aula (Dendaraba).
url: ikusi
Dokumentua: deskargatu
Zuzendaria: Jabi Elortegi
ZINEMASTEA v.2
- Jaia
Urkabustaizko inauteri herrikoiak

Noiz: 18:30
Non: Izarran
Kontaktua: 650266744
URKABUSTAIZKO INAUTERI HERRIKOIAK
18:30 Kalejira goiko elizatik hasita herri osotik Roxalin eta gizon-otosrekin (gure pertsonaiak), musika eta joaldunekin
20:00 Herritarrek Roxalin erreko dute herriko plazan (musika eta antzerkiarekin)
TXOKOLATADA mundu guztiarentzat
20:15 Umeen momentua: mozorro basatiena eramandako umeek saria izango dute (frontoian)
20:30 Dantza plaza (frontoian)
22:00 Herri afaria frontoian (nagusiak 15€, umeak 12€, herriko edozein tabernan apuntatu 22a baino lehen)
ETA GAUAN KONTZERTUAK ETA BERBENA (Frontoian txoznak eta berogailuekin)
HERRIKADAK (Urduña)
GARRAXIKA (Gasteiz)
ADEGUEIO (Gasteiz)
Eta gero jaiak jarrai dezala Dj'HAMMER-ekin!!
Jantzi zuen arropa zaharrak eta animatu etortzera jai aparta egongo da eta!!!
Guardia - Arabako Errioxa - Mendi txangoa
MENDIMINTZA(mendi irteera)
Noiz: 9:00 - 14:00
Non: Oion
Kontaktua: Carmen Carrasco
url: ikusi
Mendira irteera ume zein helduek euskara praktikatu ahal izateko.
ZIRIMOLA IRAGARPENAK DIRELA-ETA, BERTAN BEHERA GERATU DA
GAUBEAKO PATATA AZOKA
Noiz: 10:00etatik aurrera
Non: Espejo
Urtero bezala, aurten ere Guabeako udalan Patata Azoka ospatuko da, Espejon hain zuzen ere.
Goizeko 10:00etan kanpai iraulketak hasiera emango dio azokari, eskulanen eta produktuen azoka, XI.Kartel Lehiaketaren erakusketa eta inguruko pataten salmentarekin batera.
11:30ean haurrentzako joko eta tailerrak, kale antzerkia, globo aerostatikoa eta patata ezagutzeko hitzaldiak izango ditugu, guzti hori Gesaltza fanfarreak lagunduta.
12:30ean "Urrezko aizkora" finalaurrekoa ikusteko parada izango dugu Espejoko pilotalekuan (ETB-k emanda).
13:00ean gastronomia-dastaketa egingo da, "Boilur" elkartearen eskutik, pilotalekuaren parean.
14:00etan inguruko pertsonai ezagun bati omenaldia egingo zaio eta, bide batez, banatu beharreko sariak banatuko dira, jarraian 15:00etan azokari amaiera emateko.
EGUNKARIAREN ALDE GORBEIARA

Noiz: 9:00
Non: Murua. Harrobietan
url: ikusi
Dokumentua: deskargatu
9:00 Murua (Zigoitia) harrobietan
11:30 EKITALDIA Gorbeiako tontorrean