| Otsaila 2012 | ||||||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | ||
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | ||
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | ||
| 27 | 28 | 29 | ||||||
Literatura txokoa: "Bilbao-New York-Bilbao"

Antolatzailea: Olbea Euskaldunon Elkartea
Noiz: 20:00
Non: Agurain. Jai Alai taberna
Kontaktua: Olbea Euskaldunon Elkartea
Liburua: Bilbao-New York-Bilbao
Idazlea: Kirmen Uribe
Argitaletxea: Elkar
Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.
Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa 1.asteburua
Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea
url: Arabako Txapelketa
Dokumentua: deskargatu
OTSAILAK 3, OSTIRALA, Gasteizen, Gaztetxean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 688 695 875
Bat-batekoa: Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Vs Gasteizko Eguzkilore
Idatzizkoa: Gasteizko Gaztetxea Vs Aguraingo Gazte Asanblada
OTSAILAK 4, LARUNBATA, Zalduondon Zeledon txiki elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 645 738 293
Bat-batekoa: Zalduondoko Zeledonen seme-alabak Vs Aguraingo Sorginetxe
Idatzizkoa: Barrundiako Mintzalagunak Vs Araiako Gaztetxea
OTSAILAK 4, LARUNBATA, Aramaion, Marixeka elkartean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 688 627 089
Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra
Idatzizkoa: Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak
OTSAILAK 5, IGANDEA, Gasteizen, Kakiturri-Ehari elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 945 232702 edo xabirico@gmail.com
Bat-batekoa: Gasteizko Kakiturri-Ehari Vs Gasteizko Errexala
Idatzizkoa: Gasteizko Aldapazaleak Vs Gasteizko Bertsoaren saltsan
Argazkiak, bideoak, sarrerak, twitter… www.arabakotxapelketa.org
Lisabö

Antolatzailea: Jimmy Jazz
Noiz: 21:00
Non: Gasteiz. Jimmy Jazz aretoan
"Animalia lotsatuen putzua" diskaren aurkezpena.
Animalia lotsatuen putzua disko akigarria da. Etenik gabe entzutea unagarria da. Hala ere, entzunaldia etetea ez da erraza. Haiek diote zenbait hilabetetan eta hainbat saiakera egin ondoren diskoaren oinarria lau astetan gauzatzen dutela, eta grabatzera sartu baino lau egun lehenago erdia ere aldatzen dutela. Datak azken muturreraino eramaten dituzte. Denborak hala agintzen die, eta ezin gehiagoko larritasun horretan lan egiten ikasi dute…
Laudiotik Gasteizko izotz pistara

Antolatzailea: Laudioko Udala
Noiz: 17:00 - 18:30
Non: Gasteiz. Izotz pista.
Dokumentua: deskargatu
Sarrera: dohainik
Patinen alokairua: 4,50 euro
Bidaia: nor bere autoan
Izena emateko Azken eguna: urtarrilaren 30a, astelehena. Non? Laudioko Berbots-AEK euskaltegian (laudio_berba@aek.org; 607 673 744) edo Udaleko Euskara Arloan (euskara@laudiokoudala.net; 944 034 890).
Sorgin zapatuak

Antolatzailea: Laudioko Udala
Noiz: 17:30 - 19:30
Non: Areta. Kultur Etxea.
Dokumentua: deskargatu
KIKI, KOKO MOKO pailazoak
Lantegia: Aratasteetarako ilerordea. Kirikiño Taldea
Askaria.
Ruper Ordorika "Hodeien azpian"

Antolatzailea: Aguraingo Udala
Noiz: 20:00
Non: Agurain. Harresi aretoan.
Aldez aurretiko salmenta Turismo bulegoan eta Ortzi tabernan
RUPER ORDORIKA Oñatin jaio zen 1956.ean. Musika zalea betidanik, hamabi urterekin Gasteizera joan zen bizi izatera. Giro ilun eta jarrera sortzaileren aurkako garai hartan iragan zen rock anglosaxoian zituen idoloei jarraitzetik kantuak euskaraz idaztera eta euskal kantutegi zaharra ikastera. Ruper Ordorika ezaguna zen Bilboko euskal kultura zirkuluetan 1980.ean HAUTSI DA ANPHORA, bere lehen diskoa, enrejistratu zuenerako. Gasteizen ikasle denboretan eta, gero, Bilboko Unibertsitatean aritua zen hainbat antolamendu eta ekintzetan. Pott Bandaren sorrera aipatu behar da haien artean, gerora kantariaren ibilbidean edukiko zuen garrantziarengatik. Bertan elkartuko zen aurrerantzean hain harreman emankorra edukiko zuten adixkideekin: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde.
Oraingoan, New Yorken grabaturiko disko berriaren aurkezpenarekin datorkigu. Hodeien azpian, zuzena, hurbila eta sonoritate berriei erreparatzen diena.
"Euskara pil-pil erara" sukaldaritza ikastaroa

Antolatzailea: Gasteizko Mintzalaguna
Noiz: 18:00 - 20:30
Non: Gasteiz. Errexala elkartean (Aiztogile, 62)
url: Gasteizko Mintzalaguna
Dokumentua: deskargatu
Laugarren saioa: (helduentzako saioa) Sumendiak patata-harriarekin.
Prezioa:
* mintzalagunek eta gurasolagunek: 7,5€
* umeek: 5€
* beste guztiek: 10€
Izena emateko: mintzalaguna@geugasteiz.com helbidera idatzi zuen izen-abizenak, telefonoa eta parte hartu nahi duzuen saioa zehaztuz.
Eraman beharrekoak: amantala, gosea eta ondo pasatzeko gogoa!
Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Ibaiondo Gizarte Etxea
Dokumentua: deskargatu
Hizlaria: Iñaki Eizmendi. Gizarte Hezitzailea.
Guraso euskaldun askoren kezka izaten da seme-alaben hizkuntza-ohiturena: lagunartean eta beste hainbat egoeretan euskaraz egitea nahi genuke baina gaztelaniak indar handia duen testuinguru batean bizi gara. Horri begirako ideiak eta aholkuak emango dira bi hitzaldi hauetan.
Hitzaldia euskaraz izango da.
Ze Esatek! kontzertuan

Antolatzailea: Jimmy Jazz
Noiz: 21:00
Non: Gasteiz. Jimmy Jazz
Sarrera: 5/8 euro
Tickets: Gora Taberna, www.kulturalive.com
Sorgin Zapatuak

Antolatzailea: Laudioko Udala
Noiz: 17:30 - 19:30
Non: Laudio. Ludoteka
Dokumentua: deskargatu
LUMINISZENTZIA lantegia
Arima cool tour
Askaria
5 urtetik gorakoentzat.
Beltzitina

Noiz: 19:00
Non: Zigoitia. Aretoan.
Dokumentua: deskargatu
Panta rhei taldea.
Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Ibaiondo Gizarte Etxea
Dokumentua: deskargatu
Hizlariak: Edu Zelaieta, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Iñaki Eizmendi.,Gizarte Hezitzailea.
Guraso euskaldun askoren kezka izaten da seme-alaben hizkuntza-ohiturena: lagunartean eta beste hainbat egoeretan euskaraz egitea nahi genuke baina gaztelaniak indar handia duen testuinguru batean bizi gara. Horri begirako ideiak eta aholkuak emango dira bi hitzaldi hauetan.
Hitzaldia euskaraz izango da.
¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera?

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Lakua-Sansomendi Gizarte Etxea
Dokumentua: deskargatu
Hizlaria: Iñaki Eizmendi. Gizarte Hezitzailea.
Euskara ez dakiten gurasoei seme-alabei eskolako lanetan laguntzeko tresnak eta aholkuak eskainiko zaizkie hitzaldi honetan.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Lucio

Noiz: 18:00
Non: Izarra. Kultur Etxean.
Dokumentua: deskargatu
Dokumentala
Argia emanaldiak.
Urkabustaizko herri inauteriak
Noiz: 19:00
Non: Izarra. Eliza zaharrean
Dokumentua: deskargatu
19:00 Eliza zaharrean ongi etorria Gizontxo eta Roxalini
19:30 Mozorroen jaitsiera, musika, dantza eta joaldunekin
20:30 Antzerkitxoa: herritarrek Roxalin erreko dute herriko plazan
20:45 Txokolatada guztiontzat frontoian
eta gauean..23:00etatik aurrera...
I. Gorbeialdea rock
Saria egongo da mozorro basatienarentzat!
Antolatzaileak: Urkabustaizko Gazte Asanblada, Igelzulo Gaztetxea.
GEUrekin mendira: Matxategi- Kastillo

Antolatzailea: GEU Elkartea
Noiz: 8:30
Non: Gasteiz. Mendizorrotzako aparkalekuan.
Kontaktua: Xabi 945 200973
url: Mendi-egitaraua
MATXATEGI - KASTILLO (799)
Abiapuntua: Ubidea
Iraupena: goizekoa (igoera denbora 1:30)
Zailtasuna: erraza.
Gasteizko Irakurle Kluba

Antolatzailea: Gasteizko Irakurle Kluba
Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Ignacio Aldecoa Kultura Etxea (Floridako ibilbidea, 9)
Kontaktua: Gasteizko Irakurle Kluba
Dokumentua: deskargatu
Liburua: Hau gizon bat bada
Idazlea: Primo Levi
Argitaletxea: Alberdania, 2011.
Itzultzailea: Mikel Irurtia
Deuseztatze esparruek ez dute liburu ederragorik inon. Literatur alderdia du eder Hau gizon bat bada liburuak, lekukotza alderdia ez ezik. Zaila da noski edertasunaz hitz egitea gizakiaren gauzaki bihurtze prozesuaren kronika lazgarriaz ari bagara, inoiz izan den krimenik handienaz ari bagara, baina Primo Levik lortu zuen bere lekukotza emateaz gain edo emanda ere literatur maisulan bat ontzea.
Albokak 2.1.

Noiz: 19:00
Non: Zigoitia. Aretoan.
Dokumentua: deskargatu
Ibon Koteronen taldea