
Gehienbat eskualdeko irakaskuntza-zentroen bitartez banatuko da egonotan Aiaraldeko Euskararen Gida, aspaldiko egitasmoa eta egun errealitate bihurtu dena.
Errioxako Euskaraz Bizi taldeak autobusa antolatu du Lodosara joateko

Otsailaren 5ean, gaurko oztopoak batu egingo dira jai eta aldarrikapen kutsua izango duen ospakizun batean. Tolosako abesbatza, pailazoak, herri kirolak, bertso saioak edo Bizardunak, Ze Esatek! eta beste zenbait talde izango ditu lagun jaiak.
2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa
Joan den larunbatean aurkeztu zen, Gasteizen, 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekakoa. Bi txapelketa paralelo izango dira, gainera: bat-batekoa eta idatzizkoa.
Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak

2011-2012 ikasturtean, bigarren aldiz, gurasoentzako hitzaldi-sorta bat antolatu du Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuak. Hitzaldi-sorta horren helburua da , alde batetik, familia bidezko euskararen transmisioan eragitea, eta bestetik, gurasoek hizkuntzekiko dituzten hainbat eta hainbat kezka argitzen ahalegintzea.
Albiste gehiago
Lazarraga Ernazimentua Euskaraz
“Gaur egun badakigu baietz, zerbait egon zela, Joan Perez Lazarragako bat egon zela, hots, Ernazimentu euskaldun baten hastapena, zinezko aukera. Eta zinezko Ernazimentu literario bat, ez kontraofensiba erlijioso-katoliko hutsa, Iparraldean bezala […] Eta hortik galdera batzuk sortzen zaizkit: gehiago egon ote zen? Inoiz susmatu izan duguna baino gehiago?”
Baieztapen horretan eta galdera horietan laburbiltzen da liburu honen mamia, intentzioa. Izan ere, Lazarragaren eskuizkribuaren aurkikundeari esker bapatean ikusi dugu sortzen, basamortu elkorra zen lekuan, literaturaren baratz miragarria, Arabaren bihotzean, Euskal Herrian.


Euskararen inguruko elkarte, enpresa, talde, instituzio, etab. guztiak bilatu ditzakezu hemen: