Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Gasteiz, GEU eta hirurok

Jaioterria eta jaiotakoa

Nací en Vitoria a mediados del s. XX eta orain Vitoria-Gasteizen bizi naiz. Bistan da, denbora tarte horretan aldaketak gertatu direla, nigan zein nire jaioterrian. Izan ere, hiria bezalakoa nintzen garai haietan, erdaldun petoa eta gaur egun, aldiz, biok elebidunak. Elebitasunerako bide bera jorratu dugu, 2006ko gazte gasteiztarren datuek argi uzten duten bezala.

Egia da gasteiztar euskaldun horien artean motak eta motak daudela: euskaraz gaitasun osoa dutenak zein hizkuntza hori kamuts dutenak; euskara sarri erabiltzen dutenak zein erdarazko harremanetan erabat murgildurik daudenak. Egia da, halaber, multzo koskortu bat –ia euskaldun delakoa- erdibidean gelditu dela euskalduntzeko ahaleginetan. Hala eta guztiz ere, Vitoria erdal eta ilun hartatik bokazio elebiduna duen egungo Vitoria-Gasteizera alde ederra dago.

gehiago irakurri

ARABAKO IDEIA LABORATEGIA: Mahai ingurua, hitzaldiak, komunikazio tailerra, praktika onak

Badira printzak, zertzeladak, txikiak izan arren eragin biderkatzailea dutenak, eta eragin egiten dutenak. Araban badugu horren berri: bertako euskalgintzak, urteak joan ahala, era eta tamaina guztietako ekimenak jarri ditu martxan, asko eta asko arrakasta handikoak, erreferentzia bihurtu direnak.
Printza horiekin du zerikusia aurtengo ARABAKO IDEIA LABORATEGIA jardunaldiaren helburuak. Bada ordua Araban zehar barreiatutako praktika on horien errepaso bat egin, eta bilduma polit bat osatzeko. Etorkizunera begira bide zuzenetik joateko giltza ekimen horietan dagoelakoan gaude.

gehiago irakurri

ZOZKETA: OLABE FRONTOIrako 20 SARRERA

Datorren maiatzaren 18an, OLABE FRONTOIAn, iluntzeko 20:00etan izango den zesta partidurako 20 sarrera eskuratu nahi baduzu, erantzuna bidali euskaraba@euskaraba.comhelbidera.

Asmatzen duzuen lehen 10ek 2na sarrera izango dituzue.

gehiago irakurri

GARTXOT filma berriro maiatzaren 24a bitartean!!

 

 

Gartxot filma berriz ikusteko aukera dago Gasteizko Florida zinema aretoetan. Joan den maiatzak 11tik datorren maiatzak 24ra egunero izango da ikusgai arratsaldeko 18:00etan (90 minutuko iraupena).

Bide batez, Asisko Urmeneta, maiatzaren 16an, asteazkenean, 19:00etan, Montehermoso kultur gunean izango den hitzaldian izango duzu.

gehiago irakurri

Euskararen presentzia Araban: GERARDO LOPEZ DE GUEREŅU Lehiaketa 2012

Lopez de Gereñu sariketaren helburua Araban euskarak duen presentziaren berri ematea da.

  • A modalitatea: Bizi zaren lekuko hizkuntz ondarearen bitxitasunak:euskarak

inguruan (familia, auzoa, udalerria, kuadrilla, lurraldea) duen lekua,
ondoko arloetan: toponimia eta gaztelaniara igarotako euskal substratua.

  • B modalitatea: Pertsonen lekukotasunak: kontakizunak, bizipenak,
    pasadizoak, ipuinak, atsotitzak, abestiak eta herri ohiturak, lurraldearekin
    eta euskararekin zerikusia dutenak.

Sari bikainak: txangoak, tabletak, ordenagailu eramangarriak...
 

gehiago irakurri

Albiste gehiago

Argitalpenak

Euskal Herriko Pertsonaia Mitologikoak

Gure lurraldeko iratxo, jentil eta galtzagorri garrantzitsuenak erraz aurkezten dizkigun zabalkunde lana da Euskal Herriko Pertsonaia Mitologikoak.

Erraz irakurtzen den liburu horrek gure kulturaren alor garrantzitsu bat ezagutarazi nahi die bisitan datozkigun kanpotarrei: mitologia; baina, era berean, tresna ere izan nahi du, etorkinak eta, oro har, denak, euskal mitologiara hurbil daitezen.

Idazle-irudigileak, hots, Koldo Alijostes jaunak, gaiaren inguruko bibliografia ugaritik bakanketa zehatz-zuzena egin ondoren, sortu ditu irudiak, irudimena eta eskueran izan dituen agiriak uztartuz. "Marrazkien bidez nahi izan dut mundu ikusiezin eta ezkutuko bat irudikatu" baieztatu du Koldo Alijostes jaunak.
 

Euskal Herriko Pertsonaia Mitologikoak

Euskararen aurkibidea

mapa

Euskararen inguruko elkarte, enpresa, talde, instituzio, etab. guztiak bilatu ditzakezu hemen:


Bilaketa aurreratua

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A